ALBISTE BITXIA
Sagu batek banku bateko ganbera
korazatua irekitzea lortu du Txinan
Sagu batek Txinako banku baten ganbera korazatua irekitzea lortu du,
Kanton eskualdean (hegoaldea), atea zabaltzen zuen botoitik nahi gabe
pasatu eta atea ireki zuen.
Banketxeko langile batzuek atea irekita ikusi zuten goizean eta, beraz, lapurreta egin zietela uste izan zuten.
Ondoren, baina, ganberan ez zela dirudik falta egiaztatu zuten, eta segurtasun sistemako harien artean sagu bat atzeman zuten.
Gertatutakoak alarma piztu du herrialde hartan, sagu txiki batek kolokan jarri baitu bankuen segurtasuna.
Are gehiago, hedabideek segurtasun neurriak zorroztea eskatu dute, animaliak bankuetan sar ez daitezen.

EGILEA:AITOR BAZ

Iruzkinak
Utzi iruzkina: