KARMELO LANDA LIBRE ATERA DA ESPETXETIK 50.000 EURO JARRITA.
Politika egiten jarraitzen badu espetxera eramango duela iradoki du auzitegiak.
Karmelo Landa, ezker abertzaleko kidea libre uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko bigarren zigor salak 50.000 euroko bermea jarri dio, astero sinatzera joateko betebeharra, deitzen dioten bakoitzean Auzitegi Nazionalera joatea, aurretik zehaztutako bere etxebizitzan bizitzekoa eta Espainiako lurratik ateratzeko debekua. Orain dela aste bete atera zen espetxetik.
Bigarren zigor salak autoan idatzi duenez, pertsona bat epaiketa gabe badaezpadako espetxean edukitzeko, bi baldintza hauetako bat bete behar da: ihes egiteko arriskua egotea edo bere auzipetzea ekarri duen delitua berriz egiteko arriskua. Landaren kasuan, bi baldintzetan bat bera ere ez ez dela betetzen uste dute tribunaletakoak. Horregatik dago orain libre.
Egilea: Nerea Aia
Iruzkinak
Utzi iruzkina: