Literratura lantzen Web 2.0 erara
Missourin historiako irakasle batek (Eric Langhorst) honako proiektua egin du bere ikasleekin eta beraien gurasoekin baita ere. Proiektua honakoa izan zen: ikasle bakoitzak Guerrilla Season izeneko liburua irakurri behar zuten eta geroago irakasleak eta liburuaren idazlea antolatu duten blog baten bitartez,The Guerrilla Season Book Blog, denok irakurketa kolektibo bat egingo dute.
Igandero antolatzaileek zein atal irakurri behar duten esango dute eta hainbat galdera botako dute eztabaidak bideratzeko.
Azkenik, blog honek bi ezaugarri izango ditu: erantzunak moderatuak izango dira eta argitaratzen direnak anonumous edo izenarekin bakarrik zinatuko dira.
Liburua irakurtzen bukatzerakoan ikasleek azken proiektu bat egin behar zuten hainbat posibilitateen artean aukeratuz. Esaterako liburuari bukaera alternatibo bat emanez, liburuaren gaiari buruz poema bat eginez edo liburuaren eszena bat komiki batean irudikatzea.
Proiektua, berez, oso ona iruditzen zait irakurketa kolektibo bat egitearen ideia gustatu zait eta gero iritzia ematea eta liburuari buruz eztabaidak sortzea ere. Ostera, ez zait ondo iruditzen erantzunak moderatuak izatea, nire ustez, jendeak bere iritzia emateko blog bat sortzen baduzu jende guztiarenak errespetatu behar ditu eta denak argitaratu onak edo txarrak izan arren.
Bestalde, ez dakit era anonimoan erantzutea proposamen ona al denik, izan ere, iritzi bat botatzerakoan postura hori defendatzeko gai izan behar zara eta ondorioz horren aurrean aurpegia emateko baita ere.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2007-01-02 12:40 #1
Konturatu zara LiteRRatura jartzen duela mezu honen izenburuak? Hori zuzentzerik bazenu, ederto.<br />
Utzi iruzkina: