Blogen mundua "la ostia da"

azkoitikopinpilinpauxa 1456131277130 Azkoitiko PiNpiLiNpAuXa | 2006-11-16 12:05

Pasa da ia astebete HUHEZIn gure artean Iban Arantzabal blogen munduako maisuetako bat izan genuela. Ordu eta erdiko hitzaldia izan zen elgetarrarena. Arantzabalek naiz eta gazte itxura izan, blogen munduan agure bat da, mundu horretako magia truku guztiak baitakizki.

Nahiz eta Blogen mundua oso globala izan, globaltasun hori Euskal Herrira ere iristen da eta euskararekin lotuta dauden hainbat Blog daude esan zuen Iban Arantzabal adituak. Blog horietako batzuk: eibar.org/blogak, goiena.net/blogak, berriemaile.com…

Hitzaldia bukatzear zegoela ikasleen zalantzak argitzen saiatu zen Blogen inguruan. Eta software libreak erabili behar direla bultzatzen bukatu zuen bere hitzaldia.


Utzi iruzkina: