Gure herrietako zebrabideek zertarako balio dute? Autoeskolan nengoela esan zidaten jendea errepidea gurutzatzeko balio dutela. Baina egia esateko, hori esaten zen azterketa madarikatu bat gainditzeko, eta, gaindituz gero, gure gurasoen auto hartzeko. Nik gidabaimena lortu eta gero nire gurasoen autoa hartzen hasi nintzen eta ikasi nuen zein den bertako zebrabidearen balioa. Leku zuriz marradun horiek agintariek ipintzen dituzte semaforoen ondoan guk erabiltzeko. Bai ondo irakurri duzu. Nahiz eta oinezkoek errepidea gurutzatzeko erabili, guk erabiltzeko ipinita daude. Sem...