Kontuak kontu
Aurreko urtian pasau zan moduan, oin dala egun batzuk Udal gobernuak aurkeztutako 2.009ko aurrekontuak atzera bota zitxuan osoko bilkurak. Berriz be beste urte oso bat pasau biharko dau Soraluzeko herrixak 2.007ko aurrekontu berdiñekin. Politika kontu eta iritzixak alde batera lagata, honek badaka herrixandako eragin zuzen bat: Soraluze F.T.
Jakina da Ezoziko futbol zelaixan egoeria oso kaxkarra dala. Penagarrixa izatera heltzen da eurixa botatzen dabenian, gañera.
Ba kontua da, aurtengo aurrekontuetan, bazeozela xox batzuk zelaixan hobekuntza lanak itxeko. 800.00 €uro gordeta zeren Antzuolakuakin batera, oindio Gipuzkoako harezko zelai bakarra dan Ezozikua berritzeko. Erdixa Udalan kontu, eta beste erdixa Diputaziñuan kontu, eztao txarto. Bueno, ez zeuan. Berriz be argi ikusten da politikan dihardutenak politikara bakarrik mugatzen diala, eta ez diala konturatzen herrixan biharrak zeintzuk diran.
Kontuak kontu, aurten be eztau emoten Ezoziko futbol zelaixa konponduko dutenik. Zenbat urte doia luzatzen eraberritze hau. Eztakitx. Asko. Aspaldi-aspaldiko ufala batzuk estropiau zuten zelaixa, eta handik aurrera, konponketa-eskiak ugarixak izan dia, baina beitxu egoeria, 2.009. urtia, eta ondio holan.
Gogoratu bihar da, aurreko asteburuan Soraluzeko Futbol Taldeko zuzendaritzak prentsaurreko bat eman zebala, taldeko jokalarietako batzuekin batera. Bertan argi laga zuten euren erabakixa: edo aurten zelaixa konpontzeko lanak hasten dira, edo zuzendaritza osuak laga ingo dau, eta hurrego urtian ez da egongo Sorarik. Hori entzun eta gero, eta ondio udaletxeko "gure ordekarixak" ez dira kapazak euren tontakeri politikuak alde batera laga ta herrixan alde lan itxeko.
Baina klaro, oin danak dira onak, Martxuaren lelengora arte, gutxi gora-behera.
Gaurko ekiña ezin dot amaitxu hurrengo aipua in barik,
"Arazoaren mailari dagokion erantzuna emateko eskatu genizuen baina itxuraz batzuek ez duzue idatziaren atal hori irakurri" Alberto Berraondo.
Ondo segi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: