Ignacio Uria Mendizabali

argi 1456131013480 Argi | 2008-12-04 00:30
1

Gaurko eguna ez da egun erraza izan. Azpeitiarra izanik, barne barnean ukitu nau Inaxio uriaren aurkako atentatua.

Ez dago azaltzerik ETAk zein bere jarraitzaileek hartu duten jarrera. Erokeria bat da. Eguneroko ogia bere etxera eramaten zuen gizon baten bizia apurtu dute.

Honen harira, Azpeitiko udal gobernuaren jarrera lotsagarria izan dela azpimarratu nahi dut. Nola da posible hildakoak mahai gainean izanda ANVkoek ez onartzea hutsegitea? Eskerrak, beste batzuk kontuan hartzen dituztela egoerak eta hotzetik pausoak ematen dakitela.

Ez naiz gehiago luzatuko. Datozen egunetan ez da argitalpenik izango blog honetan, Inaxioren familiaren alde.

Izan gogor eta aurrera segi. besarkada eta animo guztiak Inaxio Uria Mendizabalen familia eta lagunei.

Atsekabean,

A_Morillo

Aitorrena

Aitorrena 2008-12-04 09:22 #1

Beste hildako bat gehiago. Zerrendan beste marra bat gehiago. Frustrasioa herrian, infernua familiarentzat. Eta zertarako? Gurpil zoroa gelditu ez dadin bizitza bat garbitu. Indarra dutela erakusteko.

Trenaren aurka daudenen gehienen bandera gorriz zikindua.

Bitartean non izango da hurrengoa? Tamalez, honek ez baitu bukatzeko antzik eta.

Utzi iruzkina: