Firefox

argi 1456131013480 Argi | 2008-04-20 20:37
2

Egia esan, orain arte ez dut Firefox nabigatzailea sekula erabili. Probatu ondoren, ez dut hitz txarrik berarentzat. Azkarra, arina eta erabilgarria da.

Bere abantaila nagusietakoa pop-upen kontrolatzailea izatea da. Gainera, phising aukerak murriztu egiten dira programa hau erabiltzean.

Euskararekiko, oso lagungarria da. Xuxen zuzentzaile ortografikoa instalatzeko aukera ematen du, eta euskalbar deritzon nabigatzeko barrarekin, euskararekiko behar guztiak asetzen ditu. 8 hiztegi jartzen ditu bertan gure eskura.

Teknikoki, oso arina da eta erroren bat duenean oso azkar zuzentzen dute arazoa.

Programaren itxura ere, erabiltzailearen esku lagatzen dute, diseinu aukera desberdinak ematen.

Erabiltzaile askok, bere fitxa sistema nabarmentzen dute. Ez dugu ahaztu behar, azkeneko Internet Explorer-eko bertsioan aukera hori badagoela.

Hala ere, aprobetxa dezagun euskaratzeko aukera eta software librea dela. Komunitate informatiko txikia, librea eta euskalduna osa dezagun!!

basajaun

basajaun 2008-04-20 22:00 #1

Firefox nabigatzaile ona da, baina neu Opera probatzera gondiatzen zaitut. Hasierako orrian, zu aukeratutako 9 web gune agertzeko aukera dago era txikian. Hau ere euskaraz badago eta gainera Europearra da, estatu batuetatik hainbeste ez dependitzeko informatika arloan!

Demonocrazy

Demonocrazy 2008-04-20 23:00 #2


Utzi iruzkina: