Eta amama? laburmetraiak bi sari jaso zituen Beasaingo film laburren jaialdian

argi 1456131013480 Argi | 2011-07-05 00:18

>Gazteen sailean lehiatzen zen eta eskuratu zezakeen bi sariak eraman zituen

>Jendearen algarak piztu zituen laburmetraiak

 

Uztailaren lehen gauean 22:30tan, ostiralez, ospatu da Beasainen bertako lehen laburmetrai jaialdia. Bi sail zituen lehiaketak alde batetik Beasaingo ikastetxetako ikasleen saila eta bestetik, gazte saila. Lehen atalean lau lan aritu ziren lehiatzen. Gazteen sailean berriz, sei (La pousance du temps, Luka, Ikusi makusi, The dreamer, Eta amama? eta Blue eyes). Maila ona zegoen aurkeztutako lanetan. Antolatzaileek lan handia egin zuten finalistak izan ziren sei lanak aurkezteko.

Emanaldi berezi moduan antolatuta zegoen Beasaingoa. Uda giroa aprobetxatuz kanpoaldean (udako zineman) egin zen, Bideluze plazan. Jende ugari gerturatu zen bertara eta bi sailetan gustuko zuten lana bozkatzeko aukera izan zuten. Azkenik, Gazteen sailean Eta amama? laburmetraiak epaimahaiaren hirugarren saria eta ikusleen saria jaso zuen, izan ere, jendearen algarak piztu zituen laburmetrai tragikomikoak. Amama baten istorioa kontatzen duen laburmetraiak posible zituen bi sariak irabazi zituen, alde batetik epaimahaiak ematen zituen hiru klasifikatuetako sari bat eta bestetik ikusleek ematen zuten saria. Hauxe izan zen klasifikazioa:

 

1_ La pusance du temps

2_Ikusi makusi

3_Eta amama?

Ikusleen saria: Eta amama?

Bide onetik doa laburmetraia. Momentuz hiru lehiaketetara aurkeztu da (HUHEZINEMA, Begibistan eta Beasaingoa) eta hiruretan saritua izan da. Aurrera begira beste jaialdi batzuetan egoteko izendatu dute. Laburmetraiaren lantaldea BanatuFILMAK-ekin lankidetzan ari da lan hau mugitzen. Orain buru-belarri dabiltza uda-udazken denboraldia prestatzen eta laburmetraiaren minisitea (BanatuFILMAK webgunearen barnean) prestatzen. Honetaz gainera eta parte hartu zuten zenbait aktoreen eskariz, laburmetraia Azpeitian ikusteko aukera lantzen ari dira.

 

Laburmetraian kontatzen den istorioa tragikomikoa da. Kontxiren heriotzak bazterrak nahasten ditu San Martin zahar egoitzan. Gertakari horren harira Asunek –amamak- bere jaioterrira bueltatzeko bidaian pentsatzen hasten da eta hori islatzen dien bere senideei. Nahiz eta ados egon ez, azkenean alaba, suhia eta bere bi ilobek laguntzen diote bidai horretan. Baina autoan espero ez dituzten gorabeherak bizitzen dituzte. Nork daki nola amaituko den bidaia.

 

Lantaldea:

  • Aktoreak: Elena Irureta, Ramon Agirre, Itziar Aizpuru, Imanol Ortega eta Ainhoa Garin /// Mikel Garin, Olaia Juaristi, Arrosa Borda, Amaia Zeberio, Rosa Mari Alberdi eta Ihintza Irizar.
  • Aktore zuzendaria: Olaia Juaristi (Azkoitia)
  • Argiztapena: Ekaitz Herrera (Abadiño)
  • Gidoi moldaketak eta scripta: Ion Eskudero (Andoain)
  • Jatorrizko ideia, gidoia eta produkzioa (zuzendaritza exekutiboa): Alexander Silva (Azpeitia)
  • Kamera eta edizioa: Iker Ugalde (Bergara)
  • Makillajea: Ainara Mera (Azpeitia)
  • Orrazkera: Imanol Arellano (Azpeitia)
  • Soinua: Maddalen San Miguel (Zaldibia)
  • Zuzendaria: Itziar Irizar (Itziar)

 


Utzi iruzkina: