Azpeitiko Kultur Mahaiak zure laguntza behar du!

argi 1456131013480 Argi | 2011-07-18 16:13

Azpeitiko Kultur Mahaiak zure laguntza behar du!

 

Ditugun proiektuak aurrera ateratzeko:

  • Hilero argitaratzen dugun Kultur Agenda (toki publikoetan eskuragarri)
  • www.lapikue.net webgunea martxan mantentzeko.
  • Azpeitiko kultur mugimendua sustatu eta dinamizatzeko.
  • Azpeitiko kultur programa plurala osatzeko.

 

Gure proiektuekin aurrera jarraitzeko zure atxikimendua behar dugu. Bi aukera dituzu, bazkide eginda edo CANen kontu-korrontea zabalduz.

 

  1. Edozein norbanakoen izenean (NAN zenbakiarekin) CANen kontua zabaltzean AZPEITIKO KULTUR MAHAIA (Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkartea) lagundu nahi duzula adierazi behar duzu. Bi hilabeteko konpromesua eskatuko dizu CANek eta kontu horretan 50€ mantendu beharko dituzu bi hilabetez. Ondoren, inongo arazorik gabe zure kontua itxi eta 50€ak berreskuratuko dituzu. Era horretan, CANek 10€ emango dizkio AZPEITIKO KULTUR MAHAIAri.

 

  1. Bestetik AZPEITIKO KULTUR MAHAIko bazkide egiteko aukera ere baduzu. 10€ urtean besterik ez Azpeitiko kultur mugimendua babesteko. Gainera, Kultur Mahaiko bazkide bazara abantaila ugari izango dituzu. Bazkide egiteko jarri gurekin kontaktuan 622 500 113ra (Kepa) deituz, lapikue@gmail.com –era idatziz edo Perez Arregi plazan dugun bulegora gerturatuz.

 

 

Zer da Azpeitiko Kultur Mahaia?

 

Kultur Mahaia Azpeitiko kultur bilgunea da. Azpeitiko kultur talde denek (25ek), udal taldeek, udal kultur teknikariak, norbanako batzuek eta Mahaiko teknikariak osatzen dute.

Batik bat, herriko kultur egitaraua antolatzeko, kultur hedabideak sortzeko eta kultur azpiegituren funtzionamenduaz hitz egin eta parte hartzeko sortu zen. (/http://www.lapikue.net/dokumentazioa/)

 

 

 

Mahaiak hanka gehiago behar ditu, herritarren parte-hartzea behar du! Zenbat hanka ditu Mahai honek? Etorri eta kontatu!


Utzi iruzkina: