Antxoko Guraso Taldea

Hemen dituzue gaurko jai zoragarriaren argazki batzuk.


Egun polita atzokoa, euritsu esnatu bazen ere.17.30ak aldera ikastolatik abiatu ginen kalejiran Zumardiraino. Bertan genuen zain Modesto eta bere musika.Giroa primerakoa izan zen.Zozketa ere egin genuen. Zenbaki sariduna: 0024Irabazlea antza denez, Todo Todo dendako langile bat da.Zozketarekin bildutako dirua Korrikarentzako izango da.Mila esker guztioi!!


Badator. Konturatu orduko herrian dugu Korrika. Ikastolan gure haurrek Korrika Txikia amaitu bezain laister honako egitarauari emango diogu hasiera: 17:30tan: Trikitilariek lagunduta, Zumardirantz abiatuko gara kalejiran guraso, haur, aito-amona... eta animatzen den guztia. 18:00tan: Zumardian Modesto izango dugu zai, nagiak astindu eta euskararen alde dantzan gogotsu egin dezagun giroa animatuz. Dantzaldian zehar, azken egunotan salgai egon diren txartelen zozketa egingo dugu; ea zeinek eramaten duen Axier Harategiko lote ederra etxera! Zozketaren zenbaki sarituak blog honetan ipiniko ditu...


Maitatu, ikasi, ari… EUSKALAKARI! KORRIKA badator! Apirilaren 12tik 13ra bitarteko gauean KORRIKA pasako da Antxotik. Ikastolak Korrika Txikia ospatuko du eta ondoren, gurasoon lana izango da gure haurrekin batera herria Korrika giroan murgiltzea. Animatzen? Badakizu, lan taldean izena emateko idatzi mezu bat antxokogurasotaldea@gmail.com helbidera edo hitz egin zure gelaburuarekin.


Atzo Gelaburuen foro autonomoan izan ginen eta oso positiboa izan zen. Guraso Taldearen lehen aurkezpena izan zen eta oso harrera ona izan genuen, jendea lan egiteko gogotxu dago kontxo! Ziur gauza politak egingo ditugula. Hemendik egun batzuetara akta zintzilikatuko dugu eta deialdi zabalago baten berri ere emango dugu.


Ongi etorri Antxoko Guraso Taldearen blogera! Guztion artean osatzen joango gara gunetxo hau eta informazioa elkar trukerako tokia bihur dadin lan egingo dugu. Ariketa erraz batekin hasi gaitezen. Zer uste duzue dugula Antxon soberan edo faltan? (Azkenekotik lehenengoaz baino gehiago, zoritxarrez:) Hasi zerrendatzen! - Kirol instalazio egokiak - Liburutegian "bebeteka" baten egokitzapena. - Ikastolako tximinia inguruan zakarrontziak! - Ikastolaren aurrean dagoen Eskalantegi kaleko zatian segurtasun gehiago. Abiadura erreduktoreak, adibidez. - Zumardiko parkearen berehalako konponketa. - ...


antxokogurasoak 1456130925336

Antxoko Guraso Taldea

Antxoko Guraso Taldearen bilgunea izan nahi du blog hau: gure seme alaben hezkuntza eta hazkuntzari eragiten dioten hainbat ideia, kezka, asmo eta amets bildu nahi ditugu honetan.

Kategoriak