Asteartea 12: ongi etorri Korrika 17 Antxora

antxokogurasoak 1456130925336 Antxoko Guraso Taldea | 2011-04-07 15:37

Badator.

Konturatu orduko herrian dugu Korrika. Ikastolan gure haurrek Korrika Txikia amaitu bezain laister honako egitarauari emango diogu hasiera:

17:30tan: Trikitilariek lagunduta, Zumardirantz abiatuko gara kalejiran guraso, haur, aito-amona... eta animatzen den guztia.

18:00tan: Zumardian Modesto izango dugu zai, nagiak astindu eta euskararen alde dantzan gogotsu egin dezagun giroa animatuz.

Dantzaldian zehar, azken egunotan salgai egon diren txartelen zozketa egingo dugu; ea zeinek eramaten duen Axier Harategiko lote ederra etxera! Zozketaren zenbaki sarituak blog honetan ipiniko ditugu gerturatzerik ez duzuenontzat.

Ea eguraldia ere Euskalakari dugun eta arratsalde polita pasatzen dugun.


Utzi iruzkina: