Tibetarrak

antropologia 1456130916436 antropologia | 2008-11-15 12:15

SARRERA

 

Tibeta Txinako hego mendebaldean dagoen lurralde autonomoa da, hiriburua Lhasa duena.

Hasiera batean Tibetak 2,5 milioi kilometro karratu zituen, 4.000 metrotik gorako altitudearekin. Lur hauek altitude handikoak dira. Munduko lurralderik garaienetarikoa da.

Baina 1990ean egindako froga batzuetan, 1.221.600 km2 zituela ageri zen. Beraz lur eremu izugarri handiak kentzen ari dizkiotela argi dago.

Bertako hizkuntza Tibetera da eta erlijioa budismoa.

Orain Tibeta hiru probintzietan dago zatitua: Amdo, Kham eta U-Tsang.

BIZTANLERIA

 

Tibeteko biztanle gehienak etnia berekoak dira eta hizkuntza bera erabiltzen dute (tibetarra).

Tibetarrak 4.000.000 inguru dira Txinako beste lurralde batzuetan bizi direnak kontuan hartuta; eta beste 2.000.000 inguru gehiago Bhutanen, Indian, Nepaleko iparraldean, Jammun eta Kaxmiren bizi dira.

1959 urterarte biztanleen %20a apaizak ziren.

1960an 2.400 monasterio zeuden eta 100.000 fraide

edo moja; 1979an, Txinatarren erasoen ondoren, 12

monasterio eta 2.000 fraide edo moja besterik ez ziren geratu.

Monasterioak ikasteko leku nagusiak izan dira beti.

 

HISTORIA

 

Tibeteko lurraldea nazio batua zen III.mendean, budismoaren hedapena hasi zenean.

X. mendea arte Tibeta herri independientea izan zen, non familia nobleak, lurjabe txikiak eta monasterio budistak zeuden.

Handik aurrera printzerri txikietan banatu zen, eta 1247an mongoloen erasoak jasan zituzten.

 

XIII. mendean Inperio Mongolak dominatu zuen Tibeta.

 

Bitarte horretan budismo lamista nagusitu zen.

Lehenengo Dalai-lamak XIV. eta XV. mendeen bitartean agertu ziren. Hauek erlijio aginpidea zuten soilik, baina ondorengoak gero eta aginte handiagoa izaten joan ziren, eta 1642an Dalai-lama Tibeteko gobernuaren buru izendatua izan zen.

 

XVIII. Mendearen hasieran Txinako Qing ejerzituak Tibeta inbaditu zuen, eta Tibeteko milaka pertsona hil zituzten.

1911an gerra zibila piztu zen, Txinatarrek tropak Tibetetik atera behar izan zituzten.

Dalai-lamak aukera hori aprobetzatu zuen, Tibeta berriz ere berak aurrera eramateko.

 

Baina inork ez zuen Tibeta bakean usten, guztiek zapalkuntza ikaragarria jarduten zuten harengan. 1914an gutxi gora behera, Tibetak eta Britainia Handiak akordio bat sinatu zuten Txina konturatu gabe. Honekin Tibeta Txinako erregio autonomo bihurtu zuten. Tibetarrek 90.000 kilometro karratu eman zizkieten Britainiarrei ordainetan. Orain Arunachal Pradesh estatua dena.

 

1950 urtean Txinako Herri Errepublikak Tibeta berriz inbaditu eta bertako ejerzitua erraztasun handiz garaitu zuen (gehiago zirelako eta hobeto prestatuta gainera), lurraldea bere boterean berriz ere hartuz. Gobernu txinatarrak Dalai-lamari eta Pantxen-lamari, Tibetaren Askatasun Baketsuaren plana sinatuarazi zieten, esklabu bezala tratatuz.

Txinatarrek herritarrei eta elizari Kham orientala eta Amdo lurrak kendu (Txinako probintzia bihurtuz) eta nekazaritza kolektiboa antolatu zuten. Budismoa ere debekatu zuten.

Tibeteko jende gaixoaren eskubide guztiak bata bestearen atzetik urratuz.

 

 

1956ko ekainan erreforma honegatik, matxinada bat sortu zen erregio hauetan, Estatu Batuetako CIAren babesarekin, Lhasaraino heldu zena. 1959an ejerzitu Txinatarrak hau gelditzea lortu zuen milaka lagunen heriotza gauzatuz.

 

Matxinada ugariren ondoren, 1959an Tenzin Gyatso Dalai-lamak Indiara ihes egin behar izan zuen, han Txinatarren aurkako matxinadak eta planak egiten jarraitu zuen baina1969an CIAk bere babesa kendu zion.

 

Gaur egun Txinako lurralde autonomoa da, baina txinatarren aurkako erresistetziak dauz oraindik.

Tibetarrak alde guztietatik jasan duten eta jasaten jarraitzen duten zapalkuntza ez daude prest onartzeko, eta ala jarraituko dute haien erabakiak haiek hartu arte, inoren azpian egon barik.

 

TIBETAREN DEGRADAZIOA

1980ko hamarkadatik ona naturaren explotazio itzela gauzatu da Tibetean, jardutako heiza eta arrantza teknikekin hainbat espezie desagertzeko arriskuan daude. 

Hondakinen pilaketa ingurumena mintzen ari den beste arazo larrietariko bat da. Baita ere, basoen eta zona berdeen suntsiketa, helburu komertzialekin. Deforestizazioa gero eta indar handiagoa hartzen hasi da.                        

Baliabide mineralen explotazio ikaragarria ere jasaten ari dira. Tibeteko ekosistemaren arazoa, oso aberatza, baina aldi berean erabat minbera eta ahula dela da.

Kalkulu batzuen arabera basoen %80a minduta ikusi da.

 

KLIMA

 

Hemengo klima lehorra da, hezetasun maila txikia du, Himalaya mendiek hegoaldeko montzoi haizeei eta euriei oztopo egiten dietelako.

Mendialdean tenperatura hotza izaten da. 5.500 metro ingurutik gora elurra egoten da urte osoan. Hiriburuan (3.600 m ) batez besteko tenperatura 0º takoa da neguan, eta 17º udan. Tenperatura aldaketa handiak egoten dira, goizean eta gauan hotz handia egiten duelako.

Baina haize hotz eta lehor honi esker, labore aleak 50-60 urte irauten dute biltegietan, eta ez da izaten izurriterik.

 

HIZKUNTZA

Hizkuntz Tibetarreko hitz gehienak silaba bakarrekoak dira, baina atzizki bat ezartzen zaie eta honek normalean maskulinoa, femeninoa, aditza, plurala eta abar den adierazten du. Tibeteko alfabetoa Songsten Gampo erregearen garaikoa da. Errege honek talde jakintsu bat bidali zuen indiara testu budistak ikasteko eta Tibeterara pasatzeko. Jakintsu talde honek indiako alfabetoak zehatz mehatz aztertu behar izan zituzten. Brahmia aukeratu zuten, eta berraldatuz, Tibeteko alfabetoa sortu zuten.

LANDAREAK ETA ANIMALIAK

Tibetean sagarrondoa eta gereziondoa bezalako fruta zuhaitzak hasten dira. Landare oso landua tea da, eta era askotakoa dago gainera. Han hasten diren landareetariko asko medikuntzarako erabiltzen dira. Bi mila baino gehiago daude, minbizia, ultzerak, malaria, anemia, diabetesa eta abar tratatzeko.

Animalia espezie asko dagoz paradizu honetan: 40 ugaztun endemikoen espezie, 23 txorienak, 2 narrasti eta 10 anfibio mota. Hauetariko batzuk: yaka, antilope tibetarra, hartz panda erraldoia eta panda gorria eta Himalayetako marmota. Tibeteko flora eta faunaren gehiengoa hego eta ekialdeko parte hezeenetan aurkitzen da.     

GASTRONOMIA

Tibeteko altitude eta baldintza gogorrengatik, kaloria asko, proteinak eta grasak dituen janaria kontsumitzen da. Nomaden eguneroko elikadura, bi jaki oso energetikoetan oinarritzen da: Tsanpa, garagarrezko irina txigortuta, eta Tibeteko tea (txas), tea yakaren guruina eta gatzarekin. Beste plater landuago batzuk, Thung-pa (barazki, pasta eta haragi sopa) eta momos (pasta rabioli formarekin -kroketa bat baino handiagoa- haragiz eta barazkiz betea, baporean. Yak ardi eta ahuntz okela jaten dute eta esnea laxia edota jogur irabiatua egiteko erabiltzen dute.

BUDISMOA

Budismoaren sortzaileak Siddharta Gautama zuen izena, eta geroago Buda deitu zioten “iluminatua”. India eta Nepal arteko herritxo batean jaio zen K.a. 556. urtetik, familia noble batean. Luxuz eta erosotasunez inguratuta hazi zen. Arteak eta zientziak ikasi zituen, eta ariketa fisikoak ere garrantzi handia euki zuen bere heziketan.

 

Bere gizarte maila bereko emakume batekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuten.

Baina ez zegoen gustora bizitza mota horrekin, eta bide berriak bilatzea erabaki zuen, ezagutzeko asmoz.

 

Budismoaren arabera, pertsonen bizitza aurreko bizitzetan egindako ekintza onen edo txarren emaitza da. Beraz jaiotzen garen bakoitzean merezi dugun bizitza izaten dugu, aurreko bizitzan egindakoaren araberakoa beti.

 

Budak sortutako dotrinaren muinean “ lau egia jatorrak” izenarekin ezagutzen da.

 

àLehenengo egiak guztia oinazea dela adierazten du: Jaiotza, heriotza, gaixotasuna, miseria eta abar…

 

­­à Bigarren egiaren arabera, oinazearen jatorria irrika eta ezjakintasuna dira.

Gero eta gehiago edukitzeko irrika, eta ezjakintasuna, ikasten dugun ezerk ez duelako gure egarria hasetzen.

 

à Hirugarren egiak behin betiko bakea  edo nirvana lortzeko, oinazeak gainditu behar direla esaten du, oinazerik ez. Hori lortzeko bide bakarra

irrika deuseztatzea da.

 

à Laugarren egian oinazea ezabatzeko bidea erakusten du, zortzi pausorekin.

 

Lau pausu hauek lortutakoan nirvana egoerara hel zaitezke (budisten helburua), pertsona batek irrikarik sentitzen ez duen egoera hain zuzen.


Utzi iruzkina: