sahara
Sarrera
Sahara
edo Mendebaldeko Sahara, Afrikako lurraldea da eta sahara basamortuaren
mendebaldean kokatzen da. Nazio Batuetako deskolonizazio komitearen barne
dauden 16 lurralde ez autonomotariko bat da, kolonialismoarekin bukatzeko
asmoz. Espainiar deskolonizazioaren prozesua 1976. urterarte iraun zuen eta
saharar lurraldea Maroko eta Mauritaniaren eskuetan gelditu zen. Gaur egun,
saharako lurraldearen parterik handiena Marokok okupatzen du, nahiz eta Nazio
Batuek ez duten marokoar soberania baiezten. Frente Polisario talde armatuak saharar
lurraldearen independentzia aldarrikatu zuen 1976an, Saharako Errepublika
Arabiar Independientea (RASD) izenarekin. Gaur egun RASD-ak Marokoren
kontroletik at dagoen Mendebaldeko Saharako zatia administratzen du.
Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia bilakatu zen XIX. Hamarkadan,
1884. urtean hain zuzen ere. Urte horretan Villa Cisneros hiria, Saharako
lehenengo hiriburua, fundatu zen. 1966. urtean Nazio Batuek Gobernu
Espainiarrari Sahararen autodeterminazioa eskatu zioten. 1975. urtean
Espainiako Gobernuak erreferendum hori egiteko prest agertu ziren, baina
Marokok eta Mauritaniak sahararren lurraldea bereganatzea nahi zutenez ezinezkoa gertatu
zen.
Hassan II-k, Marokoko erregeak, "martxa berdea" antolatu zuen
Espainiako Gobernua presionatzeko. Espainiako Gobernuak Maroko eta
Mauritaniarekin akordio bat zinatu zuen eta Mendebaldeko Sahara herri bi horien
artean banatzeko. Orduan Espainiako mandatariek ez zituzten kontuan hartu herri
sahararekin hartutako konpromisoa: bere independentzia eta autodeterminazioa.
Ehun urte pasa eta gero
Espainia Saharatik alde egin zuen herri sahararra bakar-bakarrik utziz. Orduan Marokok lurraldea inbaditu zuen eta Saharako biztanleria “napalm” eta fosforo
bombekin bombardeatuz. Jendeak ihes egin eta Argelian errefuxiatu zen.
Hortik aurrera gerra luze bat hasi zen alde batetik Maroko eta
Mauritania, eta Sahararrak beste aldean. 1979. urtean Mauritaniak pakea sinatu
zuen sahararrekin eta eta ordurarte okupatutako Saharako zatia itzuli zien.
1991n gerra gelditu zen eta Nazio Batuen babesarekin autodeterminaziorako
erreferendum bat egiteko saiakera egin zen.
Gaur egun, 2008. urtean,
sahararrak oraindik ere autodeterminazioaren erreferedumaren zain daude
oraindik. Nazio Batuek populazioaren zentsua egin zuten, baina Marokok ez du
onartzen; kontsulta irabazi nahian milaka biztanle marokiar sartu nahi baitituzte
zentsu horretan.
TINDUF-eko kanpamenduak
Errefuxiatuen kanpamentuak “ jaima-z” osatuta daude eta emeek osatzen
dituzte, baina pertsona adintsuak ere badaude, Izan ere, gizonak 1991 aurretik
desertuan borrokan ari ziren, eta 1991-tik aurrera, egoera militarren posizioa
mantentzen dihardute.
Gaur egunerarte kanpamendu hauen bizirautea laguntza-internazionalaren
menpe egon da.
Errefuxiatuen kanpamenduetan 160.000 pertsona bizi dira bataz beste.
Kanpamenduetako biztanleria 4 “wilaya” edo probintzietan antolatzen dira,
20-690 kilometro bitarteko distantziak separatzen ditu: ( Aailin, Auserd,
Smara, Djala eta Rabuni).
RASD-aren administraziopean dagoen tindufen hego ekialdeko lurraldeeetan
kokatzen dira.
Wilaya bakoitza 6-7 herri edo “ daira”-tan banatzen da. Daiaretan 4
“hay” edo auzo desberdintzen dira, non zenbakidun kanpain-dendak lerrotan
antolatuta azaltzen dira.
Emakumearen papera
errefuxiatuen kanpamenduetan
Kanpamentuen eguneroko funtzionamendua emakumeen gain dago. Beraiek dira
dairak eratu eta presiditzen dituztenak.
Emakume saharauiak “ Emakume Saharauiek batasun Nazionala “-ren barruan
dauden, 1974-an Frente Polisarioaren barnean eratu zen adar femeninoa hain
zuzen ere.
Gerra garaian izandako jokatutako paper garrantzitsuak emakumearen
funtzioen berbalorazioa suposatu zuen.
Emakumeak gizartean eta antolakuntzan protagonismoa berenganatu zuen
zuen orduan, eta gaur egun errefuziatuen kanpamenduen oinarria bilakatu dira.
Exodo eta gerra egoera dela eta, emakumeek alderdi kulturalen,
hezkuntzaren, osasunaren, administrazioaren eta orokorrean kanpamenduen
antolakuntzaren buru bilakatu dira. Izan ere, gizonezkoak 85-90% a kanpoan dago
(gerra garaian konbatitzen, eta Bake Planaren ostean ejerzitoaren posizioa
mantentzen)
Saharakio gizartean emakumearen papera gainerakoekin asko uruntzen da
herrialde islamarra duenarekin.
Ekonomia
Laborantzarik ia ez dago klimaren gogortasunaren ondorioz. Hedadura
txikiko gari soro gutxi batzuk, baratza txikiak eta artoa baizik ezin da aldatu
zenbait berdegunetan. Garrantzi handiagoa du abere hazkuntzak ( ardi, ahuntz
eta gameluak), artzain nomaden eskuetan daudenak. Kostaldean, berriz, arrantza
eta lurpeko aberastasunen ustiapena bereziki dira ekonomia iharduera nagusiak.
Hala ere Saharak bizi duen gerra egoerak erabat zailtzen du ekonomiaren
suspertzea.
Saharako hizkuntza ofizialak arabea eta gaztelania dira.
Sahararren arabera, herrialde Islamikoek Islama jarraitzen dute, baina
Islamaren interpretazio desberdinak onartuta daude. Sahararren tradizio
Muhammed profetaren gudek gogoratzen dituzten desertuko borrokalariaren
tradizio islamikoarekin bat dator.
Sahararren iragan nomada eta praktika erlijiosoak basamortuan
bizitzearen egoera bereziari adaptatu behar izanak, sahararrek duten erlijioa
ulertzeko modua azaldu lezake nolabait. Baina, azken batean, esaten dutenez,
kuestioa “ pertsona bakoitzaren eta jainko beraren artean gelditzen da” eta “
bakoitzak jainkoaren aurrean erantzun behar du”.
Beraz, beste era batera esanda, praktika indibiduala, pertsonala eta
pribatua dela esango genuke. Pentsamolde honen ondorio litzateke sahararrek
otoitz leku kolektiboak eraiki ez izana.
RASD-ren presidentea den Mohammed Abdelazzizek dioenez, sahararrek
musulmantzat hartzen dute beraien burua, kultura islamikoaren barnean daude,
baina islam tolerante bat praktikarazten dien ezaugarri bereziak dituzte.
Saharako emakume gehienek semeak beraien etxeetan izaten dituzte,
emaginekin laguntzaz. Hau garraiobeen gabeziagatik gertatzen da batez ere.
Erditu eta zazpi egunetara umearen izena aukeratzeko festa bat
antolatzen dute senitartekoek. Amonek errekarri batekin izen bakoitza idazten
dute, eta amak begiak itxita izena aukeratzen du.
Familiak jaimetan bizi dira gehienbat, baina beste batzuek klimaren
ondorioz, “arrautz-etxe” izeneko etxeetan bizi dira. Semeak ez dira
senitartekotzat hartzen lehengo Ramadana egin ostearaino. Ezkontzak bi
eratakoak izan daitezke: ezkontza pribatuak (lehendik jada ezkonduta egondako
pertsonanagusien artekoa), eta ezkontza publikoa (gazteak lehendabizi ezkontzen
direnean ematen da, 7 egun luzatzen den jaialdia ospatzen dutelarik).
Mendebaldeko Sahararen gastronomiak zenbait influentzia du, izan ere
haren biztanleriaren gehiengoa arabeak eta berebereak dira. Saharar sukaldeak espainiarraren
eragina ere badu. Magrebeko herri guztietan bezala lehenbiziko osagaia cuscusa
da, hau plater desderdinetan erabiltzen dutelarik. Hegoaldeko influentziak hainbat plateretan kakahueteak osagai bezala
erabiltzea ekarri du.
Islam legeak direla eta, txerria ez da jaten, aldiz, gamelu eta ahuntz
okelak oso ospetsuak dira, arkumea gehien bat. Tribu batzuk famatuak egin dira
artoa, garagarra eta zerealak landatzeagaitik. Gehien bat nomadak zirenez,
tribu saharauiarren dieta okela, esnea eta honen deribatuetan zuen oinarria.
Kostaldeko tribuak arraina eta arroza gehitzen zioten dieta honi.
Oso arrunta da tea hartzea. Honen inguruan badute erritu bat, egunero
hiru te "edalontzi" hartu behar dituzte.
Arabiarren abegirkotasuna ere nabarmena da saharauiar herrialdean.
Emakumeak beti janaria soberan prestatzen du bada ez bada auzoko edo lagunen
bat etxean aurkezten zaien.
Tearena da beraien erritualien artean berezienetakoa. 3 txanda egiten
dira, lehenengoa zaporea mingotza duena, bizitza beraren modukoa; bigarrena
maitasuna bezala gozoa da, eta hirugarrenak zapore leuna dauka, heriotzaren
antzera.
Bitartean, sahararrak banatuta bizi dira: batzuk Mendebaldeko Saharan,
beste batzuk kanpalekuetan eta beste hainbat diasporan. Nahiz eta lurraldearen
zati bat askatu, asko eta asko ez dira joan hara bizitzera kanpalekuetatik,
herrialde osoa berreskuratzeko esperantzagrekin biz dira, eta orduan bueltatuko
dira.
Aljeriako Tindouf eskualdean azken 30 urteotan 173.000 saharar bizi dira.
Euren eskuz eta izerdiz eraikitako pezozko etxeetan eta haimetan. Derrigortutako
egoera latzari gogortasun eta pazientzia handiz aurre eginez. Euren ohiturei
leku eginez. Umorerik eta bizitzeko gogorik galdu gabe. Irribarrea aurpegitik
kendu gabe eta etxeko atea zabalduz. Lasaitasunik galdu gabe. Eta batez ere,
esperantzarik galdu gabe. Mendebaldeko Saharara itzultzea desio dute haur
txikienetik hasi eta saharar zaharreneraino. Konbentzituta daude lortuko
dutela. Eta lortzen dutenean banderari buelta emango diote: orain behean dagoen
esperantzaren kolore berdea goian geldituko da eta goian dagoen beltza behean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: