maiak

antropologia 1456130916436 antropologia | 2008-11-15 12:06

Maia gaur egungo Mexiko eta Ertamerikan Kristobal kolonen etorreraren aurretik zegoen herri bat zen, 3.000 urtetako historia aberatsa zuena. Maia herria ez da inoiz desagertu, uste den bezala.Milioika bizi dira lurralde horretan eta askok maia zaharren familiako hizkuntzak hitz egiten dituzte.

 

HISTORIA

 

 

Garai aurre klasikoaren aurretik ez zen gertakizun garrantzitsurik  gertatu. Kultura maiari eragin zion bakarra eguraldi aldaketa bortitzak izan ziren. Urtetan hainbat animali espezie desagertu egin ziren eta horren ondorioz herritarrek ehiza alde batera utzita nekazaritza lantzen hasi ziren.

 

Garai aurre klasikoa

 

Ez dago zehaztuta noiztik nora iraun duen garai hau. Baina adituek esaten dute k.a 1000tetik k.o 320 urtera ematen da. Urtea hauetan zehar kultur maiak esperientzia garatu egiten du eta hainbat hiri handi eraikitzen ditu.

Geroago maien talde batzuk erbestetu eta Peten (Yucatan-eko penintsula) joan ziren eta beste batzuk lehenago eraiki zituzten hirietan geratu ziren, era horretan maien artean hainbat tribu desberdin sortu ziren. Hauek dira haietariko batzuk: itzaes, xiús, cocomes… . Tribu batetik bestera desberdintzen zen bakarra hitz egiteko momentuan erabiltzen zituzten dialekto desberdinak ziren. Baina Espainiarrek Inguru hau konkistatu eta maien dialekto guztiak batu egin ziren.

Denbora aurrera joan ahala, kultura maia bere goreneko garaia lortu zuen Peten-eko iparraldean batik bat. Gainera herritarrek ingurugiro naturalera egokitu ziren eta inguruko animalia eta landareekin bizitzera egokitu ziren.Maiak ohian tropikalera heldu arte  ez zegoen zibilizaziorik beraz ondo egokitu ziren hango baldintzetara. Urteekin maiek asko garatu zuten bai politika eta bai nekazaritzarako tresnak. Gainera nekazaritzaz aparte beste lanbide asko garatu zituzten arrantza, ehiza, merkatua…

Baina nekazaritza lanbide garrantzitsuena zenez, ehiza eta arrantza adibidez entretenimendu giza erabiltzen zituzten gainera urte hauetan haien erlijioa garatzen hasi ziren.

 

Garai klasikoa

 

 

Garai hau k.o 320 urtetik 987 urtera ematen da. Apaizen taldeak nabarmen handikoa izan ziren garai honetan, oso garrantzi handia izan zutelako estatu maiaren gobernuan baina nahiz eta garrantzi handia izan gobernuan ez ziren inoiz estatu maia agintzera heldu, hori nobleziak egiten zuelako.

Garai honetan eremu arkeologiko ezagunenak hauek izan ziren: Tikal, Uaxactun, Piedras Negras, Cancuen, Caracol, Yaxha, Xultun…

Peten-eko iparraldean bi eremu garrantzitsu agertzen dira: Uaxactum eta Tikal. Uaxactum Tikal-etik 25km iparralderantz dago eta hemen maien tenplu erlijiosorik garrantzitsuena dago.Tikal oihaneko barrualdean kokatzen da.Honek bere momenturik gorenean, 100 biztanle izatera ailegatu zen, horrez gero, Amerikako hiririk handienean bihurtu zen.leku honetan gainera merkatu oso garrantzitsu bat aurkitzen zen.

Copan-en(Honduras) mundu maiaren zentru zientifiko garrantzitsuena aurkitzen zen.

Gainera emen astronomia asko garatu zen eta egutegiaren zati handi bat garatu zuten.

Aldi berean, maien idazkerarako hainbat ikur berri ekarri zituzten kanpoaldetik eta hau eragin handi aizan zuen maien erlijioan eta eragin handi aizan zuen ere haien janzkeran.

Coba herrialdeko herritarrak oso aberatsak ziren nekazaritzan eta gainera antolamendu politiko eta sozial berezia zuten. Hemen gainera oso zentru garrantzitsua aurkitzen zen eta bertan erlijiorako hainbat ospakizun egiten ziren.

 

ELIKADURA

 

Haien elikadurako garia funtsezko elikagaia zen. Maiek  garia erabiltzen zuten adibidez, edariak egiteko,(atole) edo tortillak eta tamalak. Hauek gariz egindako masa batekin osatuta dago eta haragi eta barazkien nahasketa du. Kakaoaren deribatuak ere oso garrantzitsuak izan ziren haien elikaduran. Honen hazia garatuz pasta bat egiten da eta hau txokolate edaria osatzeko erabiltzen da.

Balche alkoholdun edari bat zen. Hau erlijiozko errituetan erabiltzen zen eta zuhaitz balche-aren azalarekin eginda dago horretaz aparte edariari ura eta eztia ipintzen zioten. Sakab ere erritu erlijiosoetarako erabiltzen zen eta nahiz eta gariz eginda dagoen edari hau gozatzeko eztia botatzen zioten. Beste produktu batzuk honako hauek ziren: Chaya (ortiga bezala bitamina asko zituen), txiklea ( chicozapotetik ateratzen zela) eta gatza (itsasotik ateratzen zutela). Eta gainera haien dietan barazki eta fruitu asko jaten zituzten.

Beste alde batetik abereen artean kultura maia basurdea asko ezagutu zuen eta ladi berean asko ezagutu zuten ere arraina, tximinoak, untxiak eta abar. Baina hauek ez zituzten bakarrik jateko erabiltzen erriatuetarako aldiz.

HERRIXKAK

Haien herrixkatan biztanleek familia bakarreko etxeetan bizitzen ziren. Hauetan gurasoak haien seme-alabekin bizitzen ziren eta hauek beste familia batzuetakoa gureak edo helduak adoptatzen zituzten. Biana herrixketan ere bai zeuden familia asko bizitzen ziren eraikinak baina hauek maila sozial altuan zeuden.

Etxeetako materialak oso desberdinak ziren familia batetik bestera gehienak egurrez eginda zeuden eta teilatuak palmondoen hostoez eginda zeuden.Etxe gehienak hiru zatitan banatzen ziren: egongelak, sukaldea eta upeltegia. Baina etxetik kanpo komunka eta sauna eraikitzeko aukera zuten.

Plataforma baxu batzuen gainean egiten zuten lo eta haien koltxoiak kotoiz eginda zeuden. Haien logelak oso argi gutxi zuten normalean leiho barik egiten zirelako. Egongela hauek lo egiteko eta haien gauzak gordetzeko erabiltzen ziren baina ez zuten eguneko denbora or igarotzen, gehienak kanpoaldean zituzten ortuetan lan egiten zutelako.

Klase erdiko herritarrak hiri handien kanpoaldetan bizitzen ziren eta etxeak egiteko erabiltzen zituzten materialak oso denbora gutxitan apurtzen ziren kalitate baxukoak zirelako.

JANZKERA

Biztanleriaren gehiengoa egun gehiena lan egin pasatzen zuten beraz, erabiltzen zituzten arropak oso erosoak ziren lan egin ahal izateko. Gainera haien arropa asko aldatzen zuen maila sozialaren arabera eta gehiengoa  klase baxukoak zirenez oso arropa normalak erabiltzen zituzten.

Emakumeek hipil izeneko gona batekin janzten ziren eta gizonezkoak aldiz, fraka labur batzuekin (pati).Aldiz nobleziak janzkera oso desberdina erabiltzen zuen, haien arropak beste materiak batzuekin eginda zeuden eta bordatu dotore askorekin egiten zituzten. Gainera gehienak harri preziatuak jartzen zizkioten haien soinekoei. Eta oinetan larruzko sandaliak erabiltzen zituzten. Ilean aldiz orrazketa oso konplexuak, dotoreak eta handiak jartzen zituzten. Nobleziak normalean bitxikeri asko ipintzen zituzten gainean (eraztunak, lepokoak eta abar). Eta bitxikeri hauek normalean nakarrez eginda zeuden.

Gainera urte horietan apaizek belarriak estaltzeko gehigarriak jartzen zituzten. Gainera hauek harri preziatuez egindako eraztunaz jartzen zituzten jade,kuartzo eta urrez egindakoak.

Erabiltzen zituzten arropak kolore desberdinekoan ziren. Eta hauek tindatzeko animali eta landareetan baliatzen ziren. Hauek dira egiten zuten modu batzuk:

Mineralak erabiliz, gehien erabiltzen zutena Atapulgia zen. Landareekin berriz Añil izeneko landare batekin urdin kolorea lortzen zuten.azkenik animaliak erabiliz kolore gorria eta bioleta lortzen zituzten. Azkenengo hau barraskiloetatik lortzen zuten.

EMAKUMEA GIZARTEAN

Beste kultura askoren aldean emakumea sozialki garrantzi handia zuen gobernarien artean. Emakumeak garrantzi handikoak ziren familiako ekonomian zeramikako piezak egiten zituztelako eta taiak eskultura moduan bihurtzen zituztelako. Gainera animaliak erein egiten zituzten bai jateko edo abere giza izateko eta ospakizun erlijioentzako janaria eta edariak egiten zituzten. Emakumeek ez zuten mortifikazioetan parte hartzen bakarrik agureak parte hartzen zutenean.

Maientzako ezkontza edo Kamnicte gurasoen arazoa zen hau da, jaiotzen zarenerako zure gurasoek norekin ezkonduko zaren bazekiten. Gainera haien ohituren artean gizonezkoa ezkondu berri zena aitaginarrebaren aginduak jaso behar zituen. Eta hau gehienetan bost urtez irauten zuen.

ITXURA FISIKOAK

Haien altuera metro bat eta erdikoa zen gutxi gora behera eta normalean 50 kilo inguru pisatzen zuten. Burua zabala zuten, sudurra luzea, ilea beltza eta astuna, bekokia handia eta begiak marroi kolorekoak.Gainera sama laburra zuten eta sorbalda zabalak.

Gurasoek haien seme-alabei (2-10 urterekin) buru-hezurra deformatu egiten zieten horrela familiak desberdindu ahal izateko.Bi taula jartzen zizkioten buruko aurreko aldean eta atzealdean eta presioa egiten zuten buru hezurra gustuko forma hartu arte. Ohitura hau sexu bietako eta klase sozial guztietan ematen zen.Beste ohitura bat zen familien artekoetan ebatondoak egiten zituzten familia bereko kideen artean.  

MAILA SOZIALAK

Maila sozialeko goreneko maila nobleek osatzen zuten. Hauek guraso zuten biztanleria osatzen zuten et atalde oso txikia zen. Baina gobernatzen zuena bakarra zen, bai espiritualki eta bai herritarren artean honen zena Halach Uinik zen. Eta hau irudietan suge baten buruarekin agertzen da. Eta honen botere guzti abere semeari ematen zitzaion. Baina gerra garaian aginte politiko eta soziala gerlarien buruzagia zuen. Nahiz eta hiru urtez bakarrik iraun.

Apaizek goi mailako buruzagien maila berdinean zeuden eta aginte guztia zeukaten baina apaizen artean. Aginte hau ere bai familien arteko kideetan aldatzen zen eta honen izena Ahuacan. Bere zereginak astronomia, erritualekin erlazionatuta zegoen eta gainera familienetako txikiei irakaskuntza erlijiosoa emateko ardura zuen.

Apaizen behean Chilames izeneko buruzagiak aurkitzen ziren. Hauek jainkoek gizakiei bidaltzen zizkioten mezuak interpretatzeko beharra zuten.Mortifikazio asko egiten zituzten. Hauen laguntzaileak Chacoob izenekoak ziren eta gizonezkoak hiltzen zituzten.

Merkatariek itzelezko funtzio betetzen zuten eskala sozialean hauek nobleziaren parte ziren gehienbat ekonomian jokatzen zuten garrantziagatik. Merkatariek militarrekin erlazio estua zuten, hauek militarrei beste herri batzuk erasotzeko bideak erakusten zizkietelako.

Orokorrean nahiz eta herria bere osotasunean klase zeheari egokitu, nobleziak eskurago zeukan edozein produktu lortzeko aukera: Frutak, barazkiak eta abar. Baina gehien bat kakaoa eta sandaliak.

Maila honen behean plebeioak aurkitzen dira eta hauek ez zituzten ezertarako eskubiderik. Haien izena Yalba Uinikoob.

Erdiko klasean biztanleria gehiena aurkitzen zen eta hauek ez zuteni nolako arazorik herrietako langileekin, arrantzaleekin, igeltseroekin eta abar.

Azkeneko maila guztien behetik aurkitzen zen eta hauek ez ziren biztanleak kontsideratzen: Esklaboak. Baina esklaboen artean sexu desberdineko pertsonei izen desberdinak ematen zizkieten, gizonezkoei ppentoc eta emakumezkoei munach. Esklaboen gehiengoa gerran parte hartu zuten soldaduz aharrez osatuta zegoen edo delituren bat egin zuena ere talde horretan sartzen zuten baina gurasoak izanda umezurtz geratzerakoan ere esklabo bihurtzen zizuten.

 

TXANPONA

Kultura maian  ez zen txanponik aurkitzen. Merkatuaren salerosketak trukeen bide zegiten ziten. Produktu batzuk, kakoa adibidez asko erabiltzen zen trukeetan et abeste produktu batzuk balore konkretu bat zeuzkaten adibidez untxi batek 10 hazi balio zuen.

 

ERLIJIOA

 

Erlijio maia bi ezaugarri betetzen ditu:

 

  • Erlijio politeista zen, hau da, jainko asko zituzten.
  • Haien jainko guztiak naturarekin zerikusia handia zuten. Jainko guztiak atmosferarekin erlazioa zuten edo naturan agertzen diren elementuen ordezkari agertzen ziren.

 

 

 

Haientzako jainko gorena Hunab Ku jainko bakarrentzat hartze zuten. Maiak panteoi garrantzitsu bat altxatu zuten honen omenez, geroago, beste janiko garrantzitsu asko sartu zituzten tenplu honetan herritarren eredu giza. Jainko honek Jupiter bezalako jainko baten antzera edukiko zuen gure kulturan eta liburuen eta idazkeraren jainkoa zen. Yucatan-eko leku askori izen ema zien eta beste jainko guztien errege izendatu zuten. Itzamna-ren izenarekin ere ezagutzen zen. Zerua, ilargi eta eguzkiaren jainkoarekin familia zuen.

Maien liburu askotan ere mendebaldea, hegoaldea, ekialdea eta iparraldea adierazteko koloreetako jainkoak agertzen ziren, gorria,zuria, beltza eta horia. Nekazarientzako ere oso jainko garrantzitsua zegoen. Yum kax izenekoa.

 

IDAZKERA

 

 

Maien idazkera oso aberatsa zen. Haien idazkera silabetan osatuta zegoen eta silaba bakoitza irudi batez osatuta zegoen. Oso azkarrak izan ziren idazkera guztia osatzean eta Espainiarrak konkistatu zutenean liburuetan aurkitzen zen idazkera guztia erre egin zuten jeloskor jarri zirelako.

 

MATEMATIKA

 

Matematikan ere oso trebeak ziren. Gainera zeroa aurkitu zuten eta adituen ustez 19 lehenengo zenbakiak osatzeko planeten interpretazioak erabiltzen zituzten. Eta haien egutegia oraingoa baino egun bat gutxiago zuen.


Utzi iruzkina: