hinduak

antropologia 1456130916436 antropologia | 2008-11-15 12:09

Munduan 700 milioi kide baino gehiago daude Hinduismoa praktikatzen dutenak.Ez du giza fundatzailerik beste erlijio batzuk bezala.Hinduismo hitza bera geografikoki atxikirik ageri zaigu, jaio zen eta praktikatzen den lekuan finkatzen baita:India.Erlijio hau antzinakoetako erlijio da.Ez da erraza noizkoa den jakitea.Ezagutzen diren testu sakratu zaharrenak orain dela 4.000-3.500 urte bitartean idatzi ziren.

Hinduismoa hiru herrialdeetan soilik praktikatzen

da:Indian %75a praktikatatzen du Hinduismoa, Nepalen %85ak eta Afrikako Mauricio uhartean. Nahiz eta Nepalen Hinduismoa bertako kulturatzat hartzen hasi diren.Hinduismoa India barnean eta kanpoaldean dago,Indiako %81.3ko poblazioa hartzen bait du.

 

Hinduismoa es da ez erlijioa ezta filosofia bat baizik eta bien nahasketa bat, zenbait sinetzien batura da, sinetzi metafisikoak, erlijiosoak, kultoak, kostunbre eta ritualak tradizio bat konformatzen dutenak, non ez dagoen aginterik ezta dogma bakarra.                                               

 

ERLIJIO SUSTRAIAK.

Naturari loturiko kultura primitiboa eta haren elementuak oinarritzat hartuz eraiki zen Hinduismoa. Hain zuzen, natura, kosmos eta bizia ditu ezugarri.Eguzkiarengana zuzenduz egunaren hasiera agurtzea keinu normala da, baina egia da zentzu erliojiosoa duela.

Hinduismoaren elementu nagusiak, zerua eta eguzkia dira, beroa eta argia ematen dutelako.


HINDUISMOAREN HEDAPENA

Hinduak migratzaile nagusiak dira.lehenengo migrazioa70-500 urte bitartean, merkataritza- bideak jarraituz sartu  zen hinduismoa Asiako hegoekialdeko eta Indonesian. Bigarren aldia, Britainiar inperioaren barne burutu zen, Indiar asko eta asko, esaterako Karibe edo Fidji irletara langile edo merkatari bezala, emigratzera beharturik gertatu zirenean. Komunitate hauek ez zuten aberriarekiko loturarik hautsi.

Gaur egun, hinduismoaren sinestunik gehienak Indian bizi dira:700 milioiko populaziotik %83 a.

 

HINDUISMOAREN JAINKOAK

Hinduismoak ez da erlijio monoteista bat beraz, jainko bat baino gehiago dauka.Bakoitzak daukan zereginaren arabera sailkatzen dira: jainko soberanoak ( Prajapati, Brahma) edo jainko gerlariak (Indra), beste zeregina duten jainkoak ere badaude baina hauek garrantzitsuenak dira.


BRAHMA

Brahman absolutuaren pertsonifikazioa da, kreatzailea eta antolatzailea. Bera boterea gurtzen du, Sarasvati emaztearen itxuran pertsonifikaturik, honek sanskritoa eta jakintza eta artearen babesle da.

 

XIVA

Bikoiztasunaren jainkoa da, egile eta desegile da aldi berean edota babesle eta epaile.Honek desberdintasuna batzen du. Zusko zirkulu baten erdian dantza eginez eta deabruak zapalduz da bere irudirik ezagunena.Denboraren jainko da Xiva, gainera: bizitzako aldiarena, baina heriotzara eta arimaren askapenera garamatzan denborarena halaber.   

 

KASTAK ETA ERLIJIOA

Hinduismoan lau kasta nagusi bereizten dira:Brahma, Kshartiak, Vaishyak eta Shudrak.

Brahma edo profetak gailurrean dagoen kasta da.

Bigarren taldea osatzen dutenak kshartiak edo gerlariak dira.Garai batean herrialdean ordena mantentzea zen haien zeregina.

Vaishyak merkatariak, laborariak, artisauak, etab. ziren. Hauen zeregina mundu honetako ondasunak sortzea zen.

Azkeneko kasta osatzen dutenek Shudrak dira.Zerbitzariak ziren hauek.

Beste kasta bat badago baina ez da talde hauetan sartzen:Dalit-ak, lehen ukiezin edo paria deituak.Hauek ekintza lohitsuenak egiten dituzte: larrugintza, simaurketa, etab.Kasu batzuetan ikustezinak deitzen zieten gauez bakarrik ateratzen zirelako.


BRAHAM ETA ATMAN

Lehenengo Veda idazkien arabera, Braham da errrito eta sakrifikazioen zeremonietako ahalmen eta energia eginkorra.Atman kontrara esentzia unibertsalaren adierazpen indibiduala da.


DHARMA

Munduko ordenari eusten dion legea da.Orekan dagoen unibertsoaren harmoniazko funtzinamendua da.Antzinako Veda idazkiaren arabera. Honen bitartez jainkoek zaintzen zuten orden unibertsala.


KARMA

Giza ekintza guztietatik jariatzen den indarra da karma.Atman(arima) da enegia hau botatzen duena.Baina, gorputzak atxiloturik dauka arima eta bereragiztatzera ere behartzen du.


YOGA

Yogaren helburua Brahmarekin arima bat egitea da.Hori lortzeko arima eta arnasketaren kontrola funtzeskoa da.Bakoitza bere buruaren jabe izatea da kontua.


ARIMEN TRANSMIGRAZIOA

Gorputzaren barnean dago atman hau.Arimak tranmsmigratu egiten du  gorputzez gorputz noizbait Brahman itsazten den zain.Hori da bere askapena,hots,jaiotza,heriotza eta berraragiztatzean sufrimendurik aldentzea.


Utzi iruzkina: