erromatarrak
HISTORIA
MONARKIA:
Tiber ibaiko ibi baten ondoan sortu zen.
Horren trafiko eta merkataritzarengatik hazi zen hiria. Arkeologiak erakusten
duenaren arabera, K. a. IX. mendean sortu zen Erroma, Palatino,
Kapitolino eta Kirinal muinoetan hain zuzen ere. Lehenengo biztanleak latinoak
eta sabinoak omen ziren.
Etruriarrek K. a. VII. mendean Erroma haren menpe
eduki zuten, aristokrazia eta monarkia osatuz. Eskualde horretan boterea galdu
zuten K. a. VI. menderako. Erromatarrek gobernu-sistema berritu zuten, errepublika sortuz.
Sistema berrian, gobernatzaileek borondatea gauzatzerakoan eragozpenak
aurkitzen zituzten, monarkia ekiditeko nahian.
ERREPUBLIKA:
K. a. 509an sortu zen errepublika Erroman, Tito Liviok zioenez, Tarkinio Superbo erregea bota zutenean. Junio Brutok,
azken erregearen kontrako matxino nagusiak, urtero hautatzekoak ziren
magistraturetan oinarritu zuen Errepublika. Magistratu garrantzitsuenak bi
kontsulak ziren, zeinek armadaren gaineko boterea zeukaten. Hala ere, legeak
eta politika orokorra Senatuarekin adostu behar izaten zituzen kontsulek.
Hasiera batean, nobleziak edo patrizioek baino ezin zuten boterea izan, baina
pixkana plebeioei edo jende arruntari kargu publikoen ateak zabaldu
zitzaizkien.
Italiako penintsulako gainerako herriak menderatu zituen Erromak poliki poliki.
Kolonien bidez, erromatarrek konkistak babesten eta seguratzen zituzten. III.
mendeko bigarren erdian, Kartagoren kontra borrokatu behar izan zuen Erromak, Lehenengo eta Bigarren Gerra Punikoan. Horren ondorioz, Sizilia Erromaren
Garaipenek eta horien aberastasunek aldaketa sakonak eragin zituzten
Erromako gizartean barnan. Noblezia aberastu zen probintzien lepotik. Soldadu
xumeek, ordea, urte asko eman behar izaten zuten etxetik kanpoko borroketan.
Etxaldeak aurrera eraman ezinik, aberatsei gero eta mailegu gehiago eskatzen
zieten. Honela, latifundioak eta esklabutza bultzatu zen.
Gerrek, merkatu berriek eta zerga bilketek behe mailako batzuk ere aberastu
zituzten. Hauek equites izeneko klasea osatu zuten. Haren
dirutza gorabehera, ez zeukaten inolako ahalmen politikorik, plebeioak ziren
eta.
Nahigabea, beraz, nagusitu zen Erromako hainbat gizarte-klasetan barnan. Senatuak,
halere, ez zuen inolako erreformarik onartu. K. a. II. mendearen bukaeran,
egoera politikoa jasanezina bihurtu zen. Tiberio eta Gaio Grako anaiak patrizioen lursoro erraldoiak
txiroen artean banatzen saiatu ziren, baina biak erail zituzten. Aldakuntza
horiek bi talde sortu zituzten, aldekoa eta kontrakoa. Bi talde horiek , Mario eta Sila haien buruan, K. a.
I. mendearen hasieran aurrez aurre borrokatu zuten. Silaren
diktadura sortu zen honela.
K. a. I. mendearen erdialdean, Julio Zesarrek, Ponpeiok eta Krasok hitzarmen sekretua, Lehen Triunbiratoa, osatu zuten, Errepublika
haien menpe gera zedin. Nolanahi ere, jelosiak sortu ziren haien artean, eta
borrokatzeari eman zioten berriz erromatarrek. Zesar, garaile aterata,
diktadore bilakatu zen. Hala ere, K. a. 44an, bere laguntzaile batzuek, Brutok eta Kasiok besteak beste, Zesar hil zuten, Zesarrek monarkia
berreskuratu nahi zuelakoan. Hiltzaileen kontra egiteko, Bigarren Triunbiratoa osatu zuten zesartar garrantzitsuenek: Oktaviok, Lepidok etaMarko Antoniok.
Berriro, nagusitasuna bilatu nahian, haien artean mendeko hirugarren gerra
zibila piztu zen. K. a. 31n, Actium batailaren ostean, Oktavio Erromako buru bakarra bihurtu zen.
GOBERNUA:
Erroma erregeek gobernatu zuten. Botere honen sorrera eta natura ez dago
argi. Baliteke botere osoa edukitzea edo Senatu eta Herriaren buru betearazlea baino
ez izatea. Gerrari dagokionez, erregearen autoritatea absolutua zen. Erregea
hiriko erlijio ofizialaren burua ere bazen.
Horretaz gain, hiru biltzar administratibo ere bazeuden: Senatua, erregeari
aholkuak ematen zizkiona; Comitia Curiata, erregeak
proposatutako legeak onartzen zituena; eta Comitia Calata, jai-egunak ezartzen
zituen apaiz-asanblada.
Erromako Errepublikan, botere-borrokak ohiz
kanpoko demokrazia eta oligarkiaren nahasketa etorri zen. Legeak indarrean jar
zitezen, Herri Asanbladak onartu behar izan zituen. Era berean, kargu publikoa
beteko zuten pertsonak herriak hautatzen zituen. Nolanahi ere, Senatua,
aholku-gorputza, oligarkiaren instituzioa zen. Errepublika garaian, Senatuak
ospe handia zuen, baina benetako botererik ez. Hala ere, senatariek influentzia
handia zeukaten. Senatari berriak patrizioarrakastatsuen artean aukeratzen zuten
zentsoreek, zeinek senatariak postutik kentzeko ahalmena ere bazuten,
ustelkeria frogatuz gero.
Inolako herritar batek botere gehiegi lor ez zezan, urtero hautatzen ziren
postuak, eta boterea bi pertsonatan banatzen zen. Egoera arruntetan, botere
nagusia bi kontsulek partekatzen zuten. Larrialdietan, behin-behineko diktatore
bakarrak zeukan. Errepublika garaian zehar, administrazio-sistema hau behin
baino gehiagotan aldatu zen, egoera berriei aurre egiteko. Baina azkenean, huts
eginda, Inperioa ezarri
zuen Augustok.
Inperioko lehen garaian, berriz, Errepublikako gobernu era gordetzen zela
mantendu zen. Enperadoreak zeraman titulua lehen herritarra zen, eta Senatuak
legea egiterakoan boterea lortu zuen. Nolanahi ere, denborak aurrera egin
ahala, enperadoreen boterea autokratikoago bilakatu zen, eta Senatua
enperadoreak izendatutako aholku-gorputza bihurtu zen. Senatua izan ezik,
Errepublikan administrazio-instituzio finkorik ez zegoenez, enperadoreek
laguntzaileak eta aholkulariak izendatu zituzten.
Lurraldea probintzietan banandu zen. Denborarekin barrutien kopurua ugaldu zen, lurralde berriak bereganatu zirelako eta probintziak unitate txikiagotan bereizi zirelako. Honela, tokian tokiko buruzagi boteretsuen matxinadak ekiditzen ziren. Inperioaren estreineko urteetan, bi probintzia mota zeuden: enperadoreenak eta senatuarenak, gobernaria nork aukeratzen zuen arabera. Hiriei zegokienez, bi mota ere bazeuden. Colonia izenekoetan, soldadu ohiak edo erromatarrak bizi ziren. Municipian, probintzietakoak zeuden.
LEGEA:
Erromako legegintzaren garapenak mila urte baino
gehiago iraun zuen. Izan ere, K. a. 449an Hamabi Taulak idatzi ziren, eta K. o. 530inguruan, Justinianus I.ak Corpus
Juris Civilis izeneko
arautegia plazaratu zuen. Kode horretan, Erromako legea gorde zen Bizantziar Inperiorako ez ezik, Europan sortzekoak ziren estatuetarako ere.
XVIII. mendera arte, Europako herrialde gehienetan
Antzinako Erromako lege-sistema zaharra zen indarrean zegoena. Hainbat tokitan,Alemanian kasu, Erromako legearen erabilpenak
are luzeago iraun zuen. Hori dela eta, Europan eta Europatik kanpo ere, egungo
legedi modernoek erromater legeen eragin handia daukate, batik bat zuzenbide
pribatuari dagokionez. Herrialde batzuetan, Hego Afrikan eta San Marinon,
lege-sistemaIus Commune kode zaharrean oinarrituta daude gaur
egun ere.
Lege-kode batek ere ez zuen Antzinako Erromako
lege-ohitura erabat baztertu. Horren beharrean, araudi erromatarrak sistema
koherenteagoan sailkatu ziren, estatuetako hizkuntzetara itzulita.
Horrenbestez, Erromako legea ezagutzea ezinbestekoa da egungo lege-sistema
ulertu ahal izan dadin.
Europar Batasunako estatuetako zuzenbide pribatu desberdinak bat egiteko, Ius Commune kode zaharra eredutzat hartu da, zeren edozein tokitan oinarrizko legeak izateaz gain tokian tokiko aldaerak onartzen baititu.
EKONOMIA:
Antzinako Erromako ekonomiaren oinarria, nekazaritzan eta
merkataritzan oinarritzen zen. Bere aginpean lurralde zabala edukita,
salerosketak areagotu ziren. Nekazal ondasun salerosketak Italiako lur-egitura aldatu zuen. K. a. I. menderako,
azalera handiko olibadiek eta mahastiek nekazari txikiko etxaldeak ordezkatu
zituzten. Izan ere, Egipto, Sizilia etaTunisiatik zetozen gari-horniketa etengabea zela
eta, Italiako nekazari txikiek ezin izan zuten lehiari eutsi. Trukean, ardoa
eta oliba olioa Italiako exportazio nagusiak ziren.
Industria eta eskulangintza txikiagoak ziren.
Harrigintza eta meatzak sektore honetako arlo inportanteenak ziren, batez ere
eraikuntza publikoa erpinean egon zen garaian. Eskulangintzan, ekoizpena maila
txikikoa izan zen. Eskuarki, langile gutxiko tailer izaten ziren, nahiz eta
zenbait adreilu lantegietan ehundaka langilek jardun.
Aurreko Errepublika garaiko ekonomiak etxalde txikiak eta ordaindutako
langileak zituen oinarri. Hala ere, gerra-garaipenek eta konkistek esklabotza gero eta ugariago eta
merkeago bilakatu zuten. Berant Errepublikarako, trebetasuna
eskatzen zuten lanak zein trebetasunarik gabekoak esklaboen esku zeuden
nagusiki. Esklaboen populazioaErromatar
Inperioko %20 eta Erroma hiriko %40 zela estimatu da.
Soilik
konkistak amaitu zirenean gora egin zuen esklabuen prezioak. Orduan,
kontratatutako langileak esklaboak baino ekonomikoagoak izan ziren.
Zaldiak garestiak izateaz gain, errepideetan
oinarritutako garraioa oso motela zen, nahiz eta Erromako errepide-sarea guztiz
garatua izan. Nolanahi ere, errepideek gune militarrak komertzialak baino
lotzen zituzten. Ondorioz, Erroma eta eskualdeen arteko ondasun-salerosketa
txikia izan zen itsas-garraioa garatu arte K. a. II. mendean. Mediterraneo osoa zeharkatzeak hilabetea baino ez
zuen ematen. Merkeagoa ere izanda, garraio mota nagusia izan zen Antzinaroan.
KLASE BANAKETAK:
Erromako gizarteak hierarkia garbia zeukan. Esklabuak maila baxuenean
zeuden. Haien gainean, libertoak, askatasuna lortu zuten esklabuak edo haien
ondorengoak.
Klase libreak ere banandurik zeuden. Nabarmenena patrizio eta plebeioen artekoa
zen.Patrizioen arbasoak
hiriko 100 fundatzaileetako bat zen. Zatiketa honek Berant Errepublikan garrantzia handia
hartu zuen, familia plebeio batzuk aberastu baitziren eta equites taldea osatu
baitzuten. Patrizio batzuk pobretuta ere, plebeio aberats horiek baino ahalmen
eta eskubide politiko gehiago zituzten. Hala ere, patrizioen artean bazeuden
mailak. Nobleenek Senatuko eserleku
gehienak betetzen zituzten. Talde horretan sartzeko, arbaso batek kontsula izan
behar izan zuen. Mario edo Zizeron kontsula izatera iritsi ziren
familiako lehenak ziren. Horretarako "novus homo" deitzen zioten.
Hasiera batean, Erromako bertako klase librekoek baino ez zuten
hiritartasuna. Italiako aliatuek ez zeukaten. Horren
ordea, latindar eskubidea ematen zitzaien, zeinekin hiritarren
eskubide batzuk onartzen ziren. Aliatu batzuei hiritartasun osoa ema zieten Gerra Sozialaren ostean. Karakalak, 212an, esklabuak ez ziren
guztiek zabaldu zien hiritartasuna.
FAMILIA:
Aita zen familiako buru. Normalean,
semeak nahiago zituzten, horregatik, batzuetan neska jaioberriak bere kasa
uzten zituzten, hiltzen ziren arte. 13 urtetik aurrera emakumeak heldutzat
hartzen ziren. Askotan, 15 urtekin ezkontzen ziren; nahiko normala izaten zen
30 urterekin amona izatea.
LATINA:
Erromatarren jatorrizko hizkuntza latina zen. Euren alfabetoa ere garatu zuten,
greziarrekoan oinarritua. Guregana ailegatu zaigun literatura gehiena latin klasikoan dago idatzia, hau da, K. a. I. mendeko
latin altu eta garbitua. Jende arruntak latin arruntean hitz egiten zuen. Denboraren poderioz
bi latin motak banandu ziren, eta hiztegia, gramatika zein ahoskera ezberdinak
garatu zituzen. Inperioko hedapenak latina ere zabaldu eta sakabanatu zuen.
Denborak aurrera egin ahala hizkuntza garatu eta zatitu zen.
Grekoa,
hala ere, goi-mailakoen hizkuntza bilakatu zen, erromatarrek ikasten zuten
literatura gehiena hizkuntza horretan idatzirik baitzegoen. Ekialdeko erdian, Bizantziar Inperioa izatekoa zen eremuan, grekoak latina
idazterakoan eta ahozkoan ere ordezkatu zuen.
Latina hizkuntza hila bada ere, bere hiztunak baditu. Eliza Katolikoak mezetarako erabili ohi zuen, eta Vatikano Hiriko hizkuntza ofiziala izaten segitzen du.
Erabilpen arruntatik desagertu arren, mende askotan zehar Europako nazioarteko
hizkuntza izan zen, unibertsitatean eta diplomazian mintzatua. XIX. mendean frantsesak bere lekua hartu zuen, eta XX.ean, ingelesak.
Hala ere, latinak pisu handia dauka gaur egun ere erlijio, lege zein
zientzia-hiztegietan.
ARTEA, LITERATURA eta MUSIKA:
Erromako margolaritzak greziar eragina izan zuen. Guregana iritsi
diren adibide bakarrak etxe aberatsetako horma eta sabaietako freskoak izan
dira, nahiz eta garaiko idazkietan zur, boli eta beste material batzuk
erabiltzen zirela ere aipatu. Erromako pinturako zenbait adibide Pompeian aurkitu
dira, eta, horien arabera, arte historialariek Erromako margolaritza lau epetan
banantzen dute.
Lehendabiziko Estiloan, K. a. II. mendetik K. a. I. mendeko erdialdera arte, marmol eta adreiluen
imitazioak burutu nahi izan ziren, tartean mitologiako pertsonaiak ere irudikatu arren.
Bigarren Estiloan K. a. I. mendean hasita, hiru dimentsiotako
arkitekturak eta paisaiak irudikatzen ziren. Augustoren agintaldiko Hirugarren Estiloan,
Bigarren Estiloko errealismoari muzin
egin zitzaion, apaindura xumeagoaren alde: arkitektura txikia, paisaia edo
diseinu abstraktua kokatzen zen erdian, hondoa kolore bakarrekoa zela.
Laugarren Estiloan, K. o. I. mendean, mitologiako eszenak marrazten ziren,
arkitekturetako ñabardurak eta eredu abstraktuak gordeta.
-Erretratuen eskulturak proportzio klasikoak erabili zituen,
eta, geroago, idealismoa eta
errealismoa nahastutako estiloa garatu zuen. Antoniar eta Severar enperadoreen
garaietan ile eta bizar apainduagoak nagusitu ziren. Erliebeko eskulturan ere
garapenak burutu ziren, gehienbat erromatarren garaipen militarrak omentzeko.
-Latinezko literaturak, hasiera-hasieratik, greziar egileen eragin handia
jaso zuen. Guregana iritsi diren lanen artean, zaharrenetakoak Plauto eta Terentzioren antzezlanak
dira. Latinezko Urrezko Garaian, K. a. I. mendetik K. o. I. mendera arte, Zizeron, Virgilio, Katulo, Horazio eta Ovidio dira idazle aipagarrienak. Pizkundean,
autore horien lanak goraipatuenak eta imitatuenak izan ziren. Hurrengo epea,
Zilarrezko Garaia dena, II. mendera arte iristen da. Horren ondoko
idazleek ez daukate adinako osperik.
-Erromatar musikak greziarrenean oinarritzen zen hein
handi batean. Paper garrantzitsua jokatu zuen erromatarren ekitaldi frankotan,
armadan esaterako. Arlo horretan, aginduak emateko edo zeremonietan erabiltzen
zen batik bat. Ekitaldi erlijiosoek ere musika zuten lagun erritoak
burutzerakoan. Hainbat historialarien ustetan, musika ekitaldi publiko
gehienetan agertzen zen.
ERLIJIOA:
Lehen Erromako erlijioa, jainkoei zegozkien atalak behintzat, idatzizko
istorioek baino gizakien eta jainkoen arteko hartu-eman konplexuen sareek
osatzen zuten. Greziar mitologian ez bezala, jainkoek ez zuten pertsonen
irudia hartzen, definizio lausoko izpirituak ziren baizik,numina izenekoak. Pertsona, leku edo gauza
bakoitzak bere izpiritua edo arima zuela ere sinesten zuten erromatarrek.
Erromatar Errepublikan, senatari maila zuten
gizonezkoek gidatutako ekitaldi-sistema zorrotzaren azpian antolatu zen erlijio
praktika. Pontifizeen Kolegioa hierarkia honetan maila gorena zen, eta horren
burua, Pontifex Maximus izenekoa,
estatu-erlijioko lehena. Flamen deituriko apaizak
jainkoen gurketez arduratzen ziren, eta augur zeritzenek jainkoen borondatea
igartzen zuten. Erromatar
Inperioan, hainbat enperadore jainkotzat jo ziren.
Greziarekiko harremana areagotu ahala, antzinako
jainko erromatarrak greziar jainkoekin batzen joan ziren erromatarrak. Honela, Jupiter Zeuszen sinesmena nagusitu
Augusto,
lehen enperadorea, antzinako erlijioa eta etika berreskuratzen saiatu zen,
baina Inperio garaian denborak aurrera egin ahala, enperadoreen garrantzia
erlijiosoa areagotu zen. Heriotzaren ondoren, hainbat enperadore jainko
izendatu zituzten. Halaber, menpeko herrialdeetako mitologiak bereganatu zituzten
erromatarrek Inperioan. Ohikoa zen Italiako jainko tradizionalen tenpluak eta
apaizak jainko kanpotarrenen ondo-ondoan egotea. Horietako kultu atzerritar
batzuek ospea irabazi zuten denborarekin. Enperadoreen arabera,
kristautasunarekiko jarrera aldatzen zen. Batzutan kristau izateak berak
heriotza ekar zezakeen. Diokleziano enperadorearekin kristauen jazarpena
bere erpinera iritsi zen. Nolanahi ere, handik gutxira, Konstantinoren agintaldian estatuak babestutako
erlijioa bihurtu zen, eta areago hedatu zen. Juliano Apostata erlijio paganoa berreskuratzen saiatu
arren, kristautasuna Inperioko erlijio nagusia bilakatu zen, eta, 391n,Teodosio enperadoreak kristautasuna ez beste
erlijioak debekatu zituen.
ARMADA:
Erromako estreineko armada, garaiko hiri-estatu gainerakoko armada
bezalakoa, greziar falangean oinarritzen zen. Soldaduek bere armak eraman behar
izaten zituzten. Bizitza zibilera zerbitzua bukatutakoan bueltatzen ziren.
Lursoro txikien jabeak ziren armadaren zutabe nagusia, baian K. a. II.
mendeko bukaerako, horrelako baserritarrak desagertzear zeuden, latifundioa
zabaltzen ari delako. Arazo honi begira, Gaio Mariok boluntarioen armada bihurtu zuen.
Gainera, behe-mailetakoak ere onartu zituen, armak bere poltsikotik ordainduz.
Azken aldaketa garrantzitsua Konstantinok egin zuen, armada bitan zatitu zuen
eta. Alde batetik, mugan zehar indar estatikoa uzti zuen. Bestetik, indar
mugikor bat sortu zuen, zein behar zen lekuetara joanen zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: