Babilonia

antropologia 1456130916436 antropologia | 2008-11-14 08:11

 

Babilonia Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, kokatzen den estatua zen. Sumeria eta Akkadeko eskualdeen bateratzearekin sortu zen. Inperioaren izena izen berdina zuen hiritik zetorkion, Babilonia. Babilonia hiriari buruzko lehen aipamena K. a. XXIII. mendekoa da.

Hizkuntz ofiziala, babilonia da eta kuneiformen idatzita dago.

Batzuetan beste herri batzuen menpe egon bazen ere, Babilonia hiri garrantzitsua izan zen 1.500 urtez. K.a. 600. urte inguru a izan zen hiri honen garairik oparoena. Garai horretakoak dira, hain zuzen, babiloniako lorategi jasoak.

 

 

HISTORIA

 

Babiloniarrak, arrazaz semitak eta hizkuntzaz akkadiarrak, k.a XIII.mendean akkadiarren aurka altxatu zen. K.a 1830tik aurrera, dinastia amorriarrak izan zuen aginpidea Babilonian. Inperioa hego mesopotamian eta asiaren aldera hedatu zuen Hammurabi amorriarrak, eta Samsu- Iluna bere semearen erreinalditik aurrera, inperioaren hiriburu bihurtu zuen babilonia. Erdi eta ekialdeko asiako zibilizazio ahaltsuenetako gune gertatu zen hamabost mendez.

1530.urte aldera hititek hartu ostean, kasiten eskuetara igaro zen babilonia, eta k.a 1160.urtean elamiten mende geratu zen.

isthar

 

Nabukodonodor k.a 1137.urte inguruan aginpearen jabe egin zen eta berriro askea izan zen babilonia. Mende ilun batzuk pasatu ostean, Nabopolasarrek hartu zuen Babilonia eta honek,  inperio berria zabaldu zuen gaienra garaian oso ospetsu izan ziren bere eraikuntzak: Ishtar-en atea, Eufrates – trigris ubidea, esagil tenplua...baina gainbehera izugarri baten ostean, Ziro II.a jabetu zen lurraldeaz eta pertsiako probintzia bihurtu zuen. Juduei judeara itzultzeko baimena eman ondoren, Ziro akemenarren inperioko hiriburu egin zuen Babilonia. Baina Pertsiarren aurkako matxinaden ondoko zapalkuntzak Babiloniaren suntsipena ekarri zuen.

 

BABILONIAKO ZIBILIZAZIOA

 

Antzinako zibilizazio honi buruzko historia iturri bakarrak greko klasekoenak badira ere, arkeologiak eta aurkitu diren idazkera kuneiformezko xaflatxoek kultura honen alderdi anitz zertan ziren ezagutzera eman dute. Orduko jakintza eta eguneroko bizimodua erakusten dute gai hauek: erlijio eta literatura testuak, magia eta magiaren formula, astronimoazko behaketak eta oharrak, osasun diagnosiak, matematika, merkataritza kontratuak, etb. Babiloniako zuzenbidea eta egitura sozio-politikoa bertan aurkitu diren kode batzuei sker ezagutu ditzakegu. Bi zutabe nagisu zituen ekonomiak : nekazaritza eta lur jabegoa. Eskulangintza beste lanbideen osagarria zen, eta merkataritza banakoen ekimenaren bidez bidertatzen zen.

 

 

 

GIZARTEA

 

Babiloniako gizartea 3 gizarte- klasetan banatuta dago, awilu, goi-mailako pertson askea, wandua, esklabua eta mushkenua, behe mailako gizaki askea.

Esklabu gehienak, gerrako presoak ziren nahiz eta babiloniako biztanle askoek morroi bezela izaten zituzten etxean.

Askeak zirenak, delitu bat egiteagatik, esklabu bilakatu ahal ziren zigor moduan. Gurasoak, bere semeak esklabu moduan saldu ahal zituzten benetan larrialdi bat pasatzen ari baziren baita gizon batek hiru urtez, bere familia osoa saltzeko eskubidea zuen zorrak ordaintzeko. Esklabuak bere jabearen jabegokoak ziren, eta esklabuak jo, markatu eta zigortu zezaketen alde egiten sahiatzen baziren.

Baina esklabuek baita eskubide batzuk bazituzten,  negozioak egin, dirua aurreratu eta haien askatasuna erosi. Legak zionez, esklabu bat pertson aske batekin ezkondu eta semeak izane gero, aske bihurtuko zen.

 

 

FAMILIA BIZITZA

 

Familia funtzeskoa zen gizarte babilonian. Gurasoek erabakitzen zuten norekin ezkondu seme-alabak. Bikotea egiten ziren, mutila neskaren aitari opari bat egitean.

Ezkontza, inskritu batekin gauzatzen zen.

Babiloniar emakumea, bazituen eskubide batzuk, jabetzak izan al zituen,  eta epaiketa baten testigu moduan egon. Hala ere, gizona edozein momentutan dibortziatu daiteke arazo arrunt batengatik edo emakumea seme- alabik ez emateagaitik.

 

 

ETXEBIZITZA

 

Etxeak mausoleo baten gainean eraikitzen ziren, non familien senideak lurperatzen ziren. Babiloniatarrak pentsatten zuten, hildakoen arimak hurrengo mundura bidaiatzen zutela eta bertan lurreko bizitza jarraitzen zutela eta horregaitik gorputzarekin batera armak, ontziak, tresna...ipintzen zituzten.

 

 

 

SISTEMA LEGALA

 

Legean eta justizia, bizimoduan funtzesko kontzeptuak ziren babilonian. justizia tribunaletan ematen zen. Tribunala herriko jende nagusia betetzen zuen.  Frogak testigoen baieztapenak edo dokumentu idatziak ziren.

Tribunalak ezartzen zituen zigorrak, klase-mailaren jeitsiera, esklabutza,  desterrua edo heriotz zigorra ziren.

 

 

 

 

 

ERLIJIOA

 

 

Babiloniarrek Sumeriako erlijio ikusmoldeak hartu zituen, baina semitek zuten erlijio senaren arabera hartu zituzten. Literatura erlijiozkoa zen, oro har, mila urtetan transmititu ziren testu klasikoak Aisirian sartu ziren eta horrela iritsi ahal izan dute eguneraino, Niniveko liburutegian gorde baitziren. Erlijioak hainbesterainoko garrantzia zuen babiloniarren eta inguruko beste herrien artean, non asiriar etsaiek Babiloniako hiri santua hartu zutenean ez baitzuten eraitsi eta osorik errespetatu baitzuten.

 

 

 

PANTEOIA

 

Babilonien ustez, panteoiak giza– forma zuten izakiak osatzen zuten,  izugarrizko botereak zituztenak eta ilkaitzak zirenak. Gizakia ezin ditzake izaki hauek ikusi baina bakoitzak munduaren parte ziren. Bakoitzak, erreinu baten kargu ziren, zerua, lurra, itsasoa eta airea edo batzuek, eguzkia, ilargia, eta planetak eta beste batzuk, natura edo izakundeak zuten kargu, ibaiak, mendiak, hiriak edo herrialdeak. Tresnak eta guzti zuten panteoia. Azkenean babiloniar bakoitzak aukeratzn zuen bere jainkoa honi otoitz egiteko eta gure helburu guztiak lortzea langunduko diguna.

 

Hauen guztien gainetik, Marduk zegoen, tribal amorreo jainkoa.

Marduk, panteoiaren liderra zen berak unibertso osoa erreinatzen zuen, Tiamat, kaosen jainkosa, garaitzeagaitik.

Tiamat garaitu ostean, Marduk zerua eta lurra diseinatu zuen, izarrak eta planetak ordenatu zituen eta gizakia sortu egin zuen.

 

 

Mardukjainkoa.               

 

Jainko garrantsitsuen artean Marduk aparte, Ea agertzen da, jakituriaren jainkosa, Sin, ilargioaren jainkoa, Samas eguzkiaren jainkoa, Istar, maitasunaren jainkosa, Adad, ekaitzen jainkoa eta Nabu, Marduk-en seme eta bozeramailea, aita- semaren arteko lehia sortu egin zen, herritar askok, Nabu zutelako gogokoen.

Zerua aparte, infernua be bazegoen eta honetan deabruak eta  munstroak nortzuk etengabe gizakiak eta haien osasuna mehatxatu egiten zituztenek.

 

 

ERRITUAK

 

Babiloniarren hiri ezberdinetan, izugarrizko tenplu bat zuten jainko babesle moduan interpretatzen zena.

 

Tenpluan egiten ziren ospakizunak, patio handi batetan egiten ziren eta aldare bat zuen non sakrifizioak egiten ziren.

Tenpluaren gela garrantsitzuenean,  jainkosaren eskultura zegoen pedestal baten gainean. Hemen apaizak eta korte edo kleroko gitxi batzuk bakarrik sartzeko aukera zuten.

Tenplu hauetan dorre bat eraikitzen zen eta hauetan santuario bat zegoen, bertan ezkontzak eta urte berriaren etorrera ospatzen ziren.

Babiloniako tenplu bat.

 

Tenpluak diru asko exigitzen zuen lehenengoz, jainkoei eraman behar zitzaien opariak, gorteak edo botea zutenak egiten zituzten opari hoiek.

Mendeak pasatzean, tenpluetan diru eta balio askoko gauzak akumulatu ziren eta hauek enpresa eta jabetzak erosteko erabili zituzten, hauek egiteko mila esklabu izan zuten.

Baina antzinean tenplua jainkoen omenez eginak ziren eta egunero haien egarria hezetzeko kleroko jendea, sakrifisioak  eta errituak egiten zituzten.

Geroago apaizak hau egitera pasatu zuten.

 

Eguenro, animaliak sakrifikatzen ziren, barazkiak, una,  ardoa eta garagardoa eramaten zieten.

Jai asko ospatzen ziren, baina garrantsitzuena gabon zaharra zen, urte berria ospatzeko izugarrizko jaia egiten zuten udaberrian. Izena Akitu zen.

Ospakizunak hamaika egun irauten zuten eta hainbat erritu gauzatzn ziren, sakrifizioak, purifikazioak, espiazioak, penitentsiak eta absoluzioak.

 

 

FEDETASUNA

 

Garaiaren dokumentuen arabera, sinesmen etiko eta moralak egian eta ontasunean eragotzen zuten, legea eta justizia, askatasuna, jakituria eta ikasketak, baloreak eta lehialtasuna.  Errukitasuna eta bihozberatasuna bat datoz eta alargunei, umezurtzei, errefusiatuei eta txiroei errukitasuna opatzen zieten.

 

Ekintza inmoralak edo etiko gitxikoak egitea, jainkoen iraina bat zen.

Herritar guztiak pekatzen zuten eta horregaitik sufrimendu guztiak mereziak zituztela pentsatzen zuten.

Babiloniatarrak haien bizitzen atsekabea erakusteko,  suplika eta dueloa zen, bere jainkosaren aurrean aitortu egiten zen bere pekatu guztietaz eta holan jainkoa bere aurpegia emango zuen jainko nagusien asnbladan.

 

Babiloniarrak benetako beldurra zioten heriotzari. Pentsatzen zuten hiltzean gure arima infernura zihoala eta bertako bizitza lurraren kopia bat zela baia kopia gaiztoa,itsal beldulgarri bat bertan ez dira inoiz gaunza honik gertatzen. Mundu guztia infernura joango da hil ostean nahiz eta inoiz pekatu egin ez duen.

 

 

BABEL DORREA

 

Babelgo dorrea Bibliako Hasiera liburuan aipatzen den zigurat itxurako eraikina da. Babelgo dorrearen kondairak munduko hizkuntzen aniztasuna azaltzen du.

 

Bibliaren arabera, gizakiaren baitan gero eta handinahi gehiago zegoen. Handinahi horrek bultzatuta, Zeruraino iritsiko zen dorre bat egin nahi izan zuten, Jainkoaren parera heltzeko.

Babel dorrea.

 

Yahveh Jainkoa haserretu egin zen ideia horren aurrean eta dorrean lanean ari zen bakoitzari hizkuntza bat eman zion. Ordutik aurrera ezin izan zuten elkar ulertu eta zerurainoko dorrea egiteko asmoa bertan behera gelditu zen.


Utzi iruzkina: