HH-ko oroitzapen onak ditut, gogoratzen dut nola jolasten genuen geletan panpinekin baloiekin eta abar eta baita ere han ikasi genituen gure lehenengo koloreak, hitzak eta abezedarioa. Oso irakasle jatorrak ziren eta momentu politak pasatu genituen bertan. Ume alaia nintzen eta edozer gauzarekin entretenitzen nintzen. Errekeotan ere oso ondo pasatzen genuen baina hala ere, ez dut guztia gogoratzen umetako kontuetan.
Aste Santuak iristear daude, eta festa hauek oso garrantzitsuak direla esan genezake. Hasieran, bihar, Madridera joango gara larunbatera arte, han lo egitera. Gero, etorritakoan hemen pasako ditut oporrak, eskolara hasi arte. Hemen dituzue Madrideko argazki batzuk:
Aurtengo elurte hau tenperatura baxuengatik izan da, tenperaturak baxutu direnean elurra ageri da gure herrietan. Mendi gorenetan egon zen elurra baina oraingoan beheraino jaitsi da. Hala ere, mendietan elurte handiak egin ditu baina hemen, kalean, ez dugu handia izan, Jendeak mendietara igo behar izan du elurte horrekin jolasteko, aprobetxatzeko momentu hauek. Nik, adibidez, ezin izan dut jaitsi egun batean eskolara, elur asko zegoelako eta gero jaitsitakoan, hemen ez zegoela hainbeste iruditu zait. Hemen duzu argazki bat Azkoitia elurretan dagoena:
Jakingo duzuen bezela, San Andresak gerturatzen ari dira, negu parteko giro polita. Jende asko hurbiltzen da normalean goizez eta arratsaldez girora, eta postuan txorizoak eta taloak eta abar egongo dira, jendeak jateko eta edariak ere bai. Gu egongo gara postuan turnoak eginez.Arratsaldez, jende gutxiago ibiltzen da, baina marrazki lehiaketako sariak egoten dira, onenarentzat, umeentzat eta politak egon ohi dira.Gomendatzen dizuet giro honetan parte hartzea!
SARE SOZIALAKGaur egun sare sozialak jende askok erabiltzen dituzten teknologia berriak dira. Eta gazteek asko erabiltzen dituzte, nahiz eta helduagoek ere erabiltzen dituzten. Hasieran sare sozial bat sortu zen, baina orain eboluzionatzen hasi da eta mota askotako sare sozialak asmatu dituzte.Sare sozial zerrenda bat hau da: Facebook, Twitter, Badoo, Tuenti, My Space, eta askoz gehiago ere egongo dira baina nik ez ditut ezagutzen.Oso ongi daude sare sozialak, jendearekin komunikatzeko eta argazkiak igoz partekatzeko jendearekin eta parre batzuk botatzeko. Hori egiteaz gain, entretenitzeko ...
MUGIKORRAKMugikorrak 1983.urtean sortu zuen Martin Cooperrek eta oso asmatzaile handia da, komunikabide bide handi bat diseinatu duelako. Garai bateko mugikorrak oso handiak eta tamaina handiak izaten ziren eta orain berriz txikiak eta oso finak izaten dira, eta barrutik askoz hobeak izaten dira guztia izaten dutelako, ordenagailuaren funtzioak ia harrapatzen dituztenak eta garai batekoak ezin zenituen poltsikoan sartu, eta eskuan ibili behar.Guztiak dute gaur egun migukor bat eta ez dutenak arrarotzat jotzen ditugu. Lehengo mugikorrak ez zuten sms-ak bidaltzeko funtzioa eta orain berriz na...
Nire ustez ez lukete atez ate prgrama martxan jarri behar, zikinkeria handia sortuko litzatekeelako. Nik betiko metodoarekin jarraitzea nahiago izango nuke. Usain handia egongo litzateke atez ateko metodoarekin.Ikastetxea ez dut oso garbia ikusten, baina asko birziklatzen dela uste dut. Komunak ez dira garbiak egoten eta gehiagotan garbitu beharko lituzkete.Patioak nahiko garbiak egoten dira, eta gelak, berriz,ikaskideak garbitzen dituztenez, ez dira oso garbiak egoten presaka garbitzen direlako, normala den bezala, eta nire ustez garbitzaileek jarri beharko lituzkete, ikasleak garbiketahau...
1- BITBita, informatikako oinarrizko unitatea da. Bit batek "0" edo "1" egoera logikoa izan dezake; askotan 0-ari gezurrezko egoera eta 1-ari egiazkoa egokitzen zaizko, nahiz eta batzuetan alderantziz ere izaten den1- BYTEByte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen delarik.1- KILOBYTEKilobyte konputagailuaren biltegiratze ahalmenean mila (103) byte adierazten duen informazio unitatea da. Testuinguruaren ar...
Oso onak izan dira aurtengo kilometroak, kilometroetatik ondoen pasatu dudan herri bat. Asko ibili ginen gune batetik besteetara kontzertuak ikusteko. 5 lagun joan ginen eta Oihan Vega, Ze esatek, Lauroba eta Ingo Aldeu ikusi genuen, 7.30etako autobusean bueltatu ginen denok
Aurten Kilometroak 2012 Andoainen ospatuko dira, Urriaren 7an, festa handi batez. Oso ondo pasatuko dugu,asko ospatuko dugu eta hainbat taldek kontzetuak emango dituzte, Ze esatek, Lauroba, Egurra ta kitto, Oihan Vega eta Ingo aldeu eta horrelakoak. Taberetan ibiltzeko aukera ere izango da eta horrelakoak. Joateko ere autobusak badaude, ez dago arazorik bertara joateko eta disfrutatzeko. Zona desberdinak egongo dira kontzertuetaz disfrutatzeko eta guztietara joan eta giroa ikusteko.