Sare Sozialak
Gaur egun sare sozialak jende askok erabiltzen dituzten teknologia berriak dira. Eta gazteek asko erabiltzen dituzte, nahiz eta helduagoek ere erabiltzen dituzten. Hasieran sare sozial bat sortu zen, baina orain eboluzionatzen hasi da eta mota askotako sare sozialak asmatu dituzte.SARE SOZIALAK
Sare sozial zerrenda bat hau da: Facebook, Twitter, Badoo, Tuenti, My Space, eta askoz gehiago ere egongo dira baina nik ez ditut ezagutzen.
Oso ongi daude sare sozialak, jendearekin komunikatzeko eta argazkiak igoz partekatzeko jendearekin eta parre batzuk botatzeko. Hori egiteaz gain, entretenitzeko jokuak ere badituzte eta arratsalde eder bat pasa dezakezu horrela.
Twitterrak, ez du txatik baina iruzkinen bidez komunika zaitezke jendearekin, modu publikoan edo pribatuan, nahi duzun bezela.
Baina sare sozialek arriskuak ere badituzte, adibidez, zure biziaren gauza garrantzizkoak eta horrelakoak idatziz gero, norbaitek informazioa har lezake (adibidez, non bizi zaren, telefonoa eta abar) eta zerbait egin diezaizueke, adibidez, mehatxuak eta txantaiak.
Hemen dituzue sare sozialen logoaren argazki batzuk:



Eta bukatzeko, esaten dizuet, sare sozial hauek aprobetxatzeko baina beti ere ardurarekin eta disfrutatuz modu arduratsuan... ESKERRIK ASKO!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: