Hemen gaude, ta...

anbotoko_mari 1456130851847 Gorbeieko Mari online | 2010-11-18 23:25
1

Oh Bai, lagunok. Gorbeieko Mari orain online ere bai, badakizue,  nire/gure abenturak eta kalenturak berrikuntza omen den espazio barrietara zabalduko dogu, ez pentsa mitologia (irakurri bedi Galdakaoko /g/ soinua bezala!!) aurrerapen teknologikoetatik (irakurri bedi soinu berarekin) at geratuko denik! Erratz gainean zuen bailara eta haranetatik pasatuko naiz, zuen bazterrak eta txokoak ezagutuko ditut eta bakarrik zaudetela pentsattzen duzuenean han egongo da ene begi miopea!!

Bai, txorradak idazten be badakigu.

Gorbeiazpiko bloga estrenetako gaurko pentsamenduetako batzuk ekarrikodaz.
Gaur lan elkarrizketa batera joan naz. Auren fitxategien gordetako inprimaki bat pasau doztie, eta betiko datuez gain (zetan jakin behar daurie nire herrien posta-kodea? edo nire kalean izena? zertan erabaki ahal dau horrek langile bat edo beste bat hautatzea?) enpresa horretan familiakoren bat lanean dekoten galdetu doztie, eta ez, ez da kooperatiba bat. Arraroa, ezta?
Elkarrizketatzailea oso maja izan da; ulertu bedi: ez pretending to be "sinpatika-atsegina", nik uste benetan pertsona maja eta atsegina dala. Ezta bihurtu, gitxienez, Rottermeier antzeko bat, ezta bihurtu El Metodoko tipa bat, eztau bereganatu "lanpostu_ona_gure_dot_eta_horregatik_gizonen_rola_kopiauko_dot_
eta_superioridadeagaz_eingot_berba" jarrera hori. Puagh!
Benetako neska maja, bai; ezteko, baina, lan xamurra: hor hasi jata betiko txorradak galdetuten, zer ekarpen pertsonal uste dozu emongo dotzule lan honek, zertan izango da zuretzat aberasgarria, zein da zure motibazio handiena gure enpresan lanean hasteko...

Ezinbestean, nire burue joko horretan sartzera behartute ikusiot. Badakizue, ezta plana esatea eztozule holango gauzetan benetan sinistuten lehenengo elkarrizketan. Momentu baten pentsau dot ni, igual, ez nintzela kapaza izango holango lan bat iteko...baina, badakizue, gauza asko iteko kapazak ez garela pentsetan dogu eta gero... munduak milaka buelta.
Baina bai sentidu dot, ziurtasunez, holango pertsona baten lagun miñe itea gustauko jatala, benetako lagune, eta konfiantzaren puntu gorenean, politikoki zuzena izite hori bulegoan izten danean eta lagunartean zintzoa izin ahal danean, gustauko jatan galdetutea ia bere lanak ze ekarpen pertsonal emoten dotzezan, bere lana zertan dan aberasgarrie, ze motibaziño dekon egunero holango itaun hutsalak eiteko mahaian bestaldean dekonari. Ia horretan sinistuten dauen, edo goiko boss-ak aginduotzelako iten dauen. Ia ze iritzi dekon horren gainean, ia benetan entzuten dauzen hautagaien erantzunek, ia horretan oinarrituten dan bata edo bestea kontratetako.

Gero handik urten eta etxe estreinatu barrirako felpudoa erosiot, bitu ze polite!!!

Hobeto gure bez

Hobeto gure bez 2010-11-19 15:59 #1

Zorionak Gorbeieko Mari eta osasunakin urratu blog berria!

Pollo asau, asau, asau, asau con ensalada, buen menú, buen menú, buen menú señor!!!

Beste begi miope bat.

Utzi iruzkina: