Oh Bai, lagunok. Gorbeieko Mari orain online ere bai, badakizue, nire/gure abenturak eta kalenturak berrikuntza omen den espazio barrietara zabalduko dogu, ez pentsa mitologia (irakurri bedi Galdakaoko /g/ soinua bezala!!) aurrerapen teknologikoetatik (irakurri bedi soinu berarekin) at geratuko denik! Erratz gainean zuen bailara eta haranetatik pasatuko naiz, zuen bazterrak eta txokoak ezagutuko ditut eta bakarrik zaudetela pentsattzen duzuenean han egongo da ene begi miopea!! Bai, txorradak idazten be badakigu. Gorbeiazpiko bloga estrenetako gaurko pentsamenduetako batzuk ekarrikodaz...