Salbuezpen egoeraren aurka, PLANTO!
Zergatik abstentzioa?
Read this doc on Scribd: panelak web
Abstentzio demokrazia gezurrezko baten denuntzia gisa. Abstentzioa salbuezpen egoera bat salatzeko, aspalditik bizi garen guztiari aurpegia emateko, kontra egiteko, PLANTO!
Uste dut oraingo honetan ez genukeela ekimen hau alderdikeria baten barnean kokatu behar, oinarrizko eskubide batzuen esparruaren barnean baizik. Egia da ezker abertzaleak martxan jarritako proposamena dela, baina horren arrazoiekin bat datorren edozeinek bultza beharko luke, koherentziaren izenean behintzat.
Hain luzea izan den, eta oraindik den, kriminalizazio prozesu honetan hainbat alderdi politikok agertu du bere desadostasuna, aitzik, bakarrak ez du behatzik mugitu. Aralarrek, EAJk, EAk, Ezker Batuak... denek bete dute ahoa esanez ilegalizazioa ez dela gatazkaren ebazpenerako bidea, ez da konponbidea aurkitzeko modua. Orain daukate politikariek nahitanahiez erakutsi behar duten koherentzia agertzeko aukera, eta hala ere, bozken bila jarraituko dute agun hauetan, hemendik eta hurrengo iganderarte.
Nire deialdia inor gutxik irakurriko duela eta irukurtzen dutenen artean ergina izango duela zalantzan jartzen dut noski, ez dut uste inor nire hitzengatik gidatuko denik, ez eta gidatu behar denik ere, baina neure burua aldarrikapen hau egiteko beharrean ikusten dut. Hauteskunde hauetan abstentzioak masiboa beharko luke izan, ez baita ezker abertzaleren aldeko bozka, baizik eta ezker abertzaleari egiten ari zaion jazarpenaren aurkako bozka, argi ditzagun gure ideiak. Aurten ez bozkatzeak ez du esan nahi ideia ezkertiar eta independentista batzuen alde egon behar denik, soilik mundu guztiak bozkatu ahal izatearen alde agertzea da, besterik ez. Lehen esan bezala, demokrazia deitzen duten honen funtzionamendu txarraren salaketa.
Gogoetara deitzen dut nik gehienbat, eta koherentziara, hori baita geure daukagun bakarra.
Soilik galdera bat egin nahi diot hau irakurtzen duen pertsona orori, ados ez bazaude euskal gizartearen zati baten ixilarazte proszesu bortitz honekin, adoz ez bazaude demokraziaren izenean hitz egiten duten legegile horien jokabidearekin, zergatik parte hartu euren iruzurrean? Orain bizi dugun demokrazia ez da erreala, antzinako Grezian esklabuek bozka eskubiderik ez zuten bezala, euskaldun askok ere zapaldua du eskubide hori. Demokrazia zapaltzaile horren parte izan nahi al duzu? Zergatik ez eskubideen aldeko zure aldarrikapena abstentzia aktibo gisan?
Agian pentsatuko du norbaitek idazki honen tonua panfletario xamarra dela, baina benetan uste dut koherentziaren momentua dela hau, besterik ez.
Hala ere, abstentzioaren alde egindako spot-ari kritika egin beharrean nago, izan ere, ez da modurik egokiena salbuezpen egoera salatzeko, jendearengan elkartasun eta berdintasun izpiritua piztu behar dugu, eta ez gorrotoa. Hemen duzue, spot-a:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: