Mitxoleta elektrikoetan koleopteroak - Mitxelko Uranga

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2010-03-29 21:42



Ikastolako filosofia irakasle ohiak argitaratu berri duen poema filosofikoen bilduma da hau. Egia da, ez dut irakurri oraindik (lotsagarria ezta? ¬¬), baina idazlea ezagututa esan dezakedana da liburuak ona izan behar duela, a prioriko printzipioa da, unibertsala eta ezinbestekoa, jijiji =D Dena den, berau denaren azalpenarekin batera idazleak poematxo bat oparitzen digu, irakurtzeke dagoenaren ideia txiki bat izan dezagun, beraz, norberak epai dezala! ;)

"Zuritu beharreko patata hau ez da kriptograma hutsa, metaforek tuberkuluaren errizometatik zehar bidaiatzen badute ere. Bukatugabeko artelana da, ez autoreak bukatu ez duelako, hamaika forma ezberdin hartu ditzakeelako baizik. Bat ez den bat da, bidai kaleidoskopikoa, bidai eskizofrenikoa, nahi bada. Mitxoleta gorrien xarma beldurgarri pozoitsua da, elektrizitatearen fluxu pizgarria, koleopteroen bakardadea desertuan. Gorputzik gabeko mamua da, jaioberriaren lehenengo berba, hontzaren ulua egunsentian…"

Hontza uluka egunsentian,
ikazkina, ordea, harrika,
airean zuloak egin nahian.
Baina, ez du aienerik entzuten,
soilik hontzaren ulua,
eta harriak galtzen dira
ortzian zehar.
Hontza uluka,
mamuak inguruan,
sentimendu metak sutan.
Desagertu dira umeen algarak,
maitaleen musuak,…
soilik, hontza uluka.


Mitxelko Uranga


Utzi iruzkina: