Ixiltasunaren gogorra
Ez dakigu ixiltasunarekin bizitzen,
ez dugu denbora luzean jasaten,
ez gaude ohituta.
Tentsioa somatzen dugu
beste pertsona batekin gaudela
ixilunea gertatzen denean.
Deserosoa iruditzen zaigu
eta nahiago dugu txorakeriaren bat esan
hitzen hutsune hori aprobetxatu baino.
Ikustekoa da benetan
zeinen xelebreak garen,
xelebre eta konplexuak.
Guk sortu genuen hitza,
oso astiro, pixkanaka,
eta orain ez dakigu ahoa itxita edukitzen.
Halakoak gara, muturrekoak,
ez dugu erdiko terminorik,
ezagutu ere ez dugu egiten...
Banoa pixkat lo egitera, ea behingoz ixiltzen naizen, normalean zenbatzen ditudan ardiak ere aspertu ditut eta, jada lotan daude denak. Agian ametsetan ere hizketan jaraituko dut, batek daki... gau ona pasa!
Iruzkinak
Ikarotxo 2007-10-04 11:35 #1
Orain arte zegoen ixiltasuna apurtuz, esan behar dizut zure blogera loturatxo bat jarri dudala nirean, axola handirik ez dizulakoan. Laister arte eta segi denbora luzean testu interesgarri hauek guri oparitzen!
indezent 2007-10-04 16:53 #2
<p>Pelikula batean entzun nuen behin adiskidetasuna hitz egin beharrik ez izatea zela eta erabat ados nago...</p>
Utzi iruzkina: