Lau teilaturen bertsio berria

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-09-29 11:35
8

Euskadi gazteak, Euskal Herrira Los 40 principales irrati katean jartzen den musika guztia ekarri duenak, euskal pop-rocka bultzatzeko diska bat aterako omen du, Gaztea: the singles izenarekin kaleratuko dena (euskal musika bultzatu nahian eta ingelerazko izenburua... en fin). Diskak euskal panorama musikalaren talderik famatuenen abestiak bilduko ditu, euren artean bat mitikoa, Lau teilatu.

Eta nork uste duzue bertsionatuko duela betiko tema hau, nork abes lezake denok kantatu dugun Itoizen klasikoa? Ez pentsatu gehiegi, nekatu zarete eta. Harrigarria badirudi ere, Amaia Monterok eta Mikel Erentxunek grabatuko dute diskan kanta hau... no comments. Ez al zegoen euskal musika gutxiago errepresentatzen zuen pertsonarik? Ez al zegoen norbait komertzialagorik? Benetan lotsagarria eta tristea iruditzen zait bi hauek aukeratu izana, bi euskaldun peto-peto hauek...

Uste dut Euskal Herrian badaukagula abeslari eta musikagile nahikoa Lau Teilaturen bertsio paregabea egingo luketenak, edo jada egin dutenak... harrituta gelditu naiz benetan. Aupa Egaztea, os habeis lucido!!!

Nik behintzat, aukeran, hauek nahiago...

joksu

joksu 2007-09-29 13:46 #1

Nik ere mila aldiz nahiago bi hauena, ziur nago.

Ez ditut ulertzen horrelako kameo edo aukerak, uste dut badagoela zeozer hor atzean, traturen bat edo.
Nik maite dut abesti hori, ez dut ezer Mikel Erentxun eta Amaia horren aurka, baina ez dut uste euskaraz ondo ahoskatzeko gai ere izango direnik, bakoitzak bere estiloa eta bere lanak ditu.
Ezin da horrelako abesti bat estrategia komertzial gisa erabili.

indezent

indezent 2007-09-29 15:46 #2

Nola ezin dela? Gaur egun dena dago estrategia komertzialen esku. Egia esan niri ere nahiko aukeraketa tamalgarria iruditu zait baina horrela dago mundua eta horrela dago egaztea.

Hona hemen bertsioa konparaketak egin ahal izateko:

<embed src="http://www.youtube.com/v/XfQ24gf-S6o" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash"></embed>

Sugoi

Sugoi 2007-09-29 17:35 #3

Dena da bai, dirua... eta onartzen bazait esatea... egaztea puta kaka bat, ez da inoiz izan munduko irratirik onena, baina degenerazioa handia da...

Eskerrikasko konparatzeko bertsioa jartzeagatik indezents!

astrozoro

astrozoro 2007-09-30 09:58 #4

horiek biak zeintzuk dira ba? "amo a Laura" abestiko bertsio euskalduna? zelako tostoia txo!

ane

ane 2007-10-01 20:32 #5

Guztiz ados. lehen ere txarra bazen egaztea azken aldiko "nobedade" hauekin luzitzen ai dia... ia entzutek ere lotsa ematen do!! ia behintzet espabilatzen dian azken aldiko kritika guzti hauek entzundakon!!

ondo izan

Basque in the moon

Basque in the moon 2007-10-02 12:37 #6

Ez dakit zer egiten duen Amaia Monterok lau teilatu abesten, ez da bere estiloa. Zuk diozun bezala, fijo Euskal Herrian ehunka taldek bertsio hobea atera lezaketela.

ira

ira 2007-10-31 21:59 #7

ez nago batere ados esandakoarekin, es zait iruditzen ainbestekoa denik ere. Bai egia da hauek biak gazteleraz abesten dute euskaldunak izanda, baina euskaraz jakingo dute eta horrelako abesti bat pertsona famatu hauek abestea oso unkigarria dela iruditzen zait, besteek ikusteko zelako kategoria dagoen Euskal Herrian. Nik diska daukat eta oso ondo dagoela iruditzen zait. eta bertsioak ez dira berdinak izango baina abesti onek bertsio mordoa ditu eta bat gehiago etzaio gaizki etorriko.

ondo izan

Sugoi

Sugoi 2007-11-01 10:33 #8

Klaro besteek ikusteko zelako kategoria dagoen Euskal Herrian, izan ere, soilik espainiar estatuan ospea daukatenek izan dezakete kategoria. Beraiek direlako bereziki euskal musikaren adierazlerik onenak, dudarik gabe, eta gainera, horregatik daukate ospea, Euskal Herriaren hain islada ona emateagatik.

Niri bereziki ez zait gehiegi inporta kanpoan gutaz zer pentsatzen duten, kategoria dugun edo ez dugun, beitu zenbateko kategoria adierazten duten hamaika gauzetan estatu batuek, nik ez dut haien modukoa izan nahi egia esan.

Bertsio mordoa ditu abesti honek egia da, eta horietatik entzun ditudan guztiak honakoa baino hobeak izan dira, edo hori uste dut nik. Nire iritziz kakaztu egin dute abesti hau, ez daukat inolako zalantzarik.

Utzi iruzkina: