Heriotza zigorra

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-04-29 17:06
1

Atzo, La Vida de David Gale pelikula ikusi nuen eta nahiko ona iruditu zitzaidan. David Gale unibertsitate bateko filosofia irakaslea da, eta bere lankide batekin borrokan dabil AEBko zenbait estatutan eta bereziki Texasen (bera hangoa baita) heriotza zigorrarekin bukatzeko. Tipoak bertan bukatzen du, heriotzaren korridorean, bere ejekuzioaren zain, lankidea bortxatu eta hiltzeagatik kondenatua.

Pelikularen zati batean, non David Galek  Texaseko senadorearen kontra telebista debate batean parte hartzen duen, senadoreak esaten dio: "nik gorroto ditut hiltzaileak, eta beraz, hil egiten ditut" Kontraesan ikaragarria eh? Nik dakidala hiltzaile bat hiltzeak hiltzaile bilakatzen zaitu, ez al da hala? Aurrerago ere aipatzen dio Biblia irakurri beharko lukeela: "ojo por ojo, diente por diente" (eta hau da Jainko barkatzailea? hara!), David Galek honi erantzuten dio: "Ghandik esan zuen: <<si seguimos la ley del ojo por ojo, todo el mundo terminará siendo ciego>>. Kontraeraso paregabea, bai jauna!

Hau pelikula bat baino ez da, egia da, baina horrelako jendea badago, mendeku gosez bizi dena, eta mendekuak gorrotoa elikatzen du, eta gorrotoak mendekua, gurpil amaigabean sartuz. Niri nahiko beldurgarria iruditzen zait gaur egun oraindik horrelako zigorrak existitzea, batez ere, beren burua garatu eta progresistatzat duten herrialdeetan. Amnistia Internacionalen arabera, 2003an, 1146 pertsona hil zituzten mundu osoan lege honen bidez. Geuretzako zenbakia baino ez da, 1146,1146,1146... baina pixka batean pentsatuko bagenu, badakigu benetan zenbat pertsona eta familiaz ari garen hitz egiten? Ikaragarria...

Ez dut ulertzen mundu hau, bueno, ez da egia, ulertzen ez dudana gizakiaren jokabidea da. Jende asko dago heriotza zigorra eta torturen alde, baina ez hori bakarrik, baizik eta disfrutatu egiten dutela exekuzioa gertatzen ari dela jakinda, eta ikusi baldin badezakete hobe. Zer dugu txarto garunean beste izaki batzuen sufrimenduak dibertitzeko edo ondo sentiarazteko?

opositivo

opositivo 2007-05-01 16:27 #1

Testu honek, heriotz zigorrak, gorrotoak, "ojo por ojo..." esaldiak... gaur arratsaldean ikusitako bideotxo bat ekarri dit burura:<br /><br />

http://youtube.com/watch?v=2peWDZDkAjI<br /><br />

Kataluniako skin batzuei buruz ari da bertan. Ez dira gutxi, baina, gure inguruan bizitza biolentzia, ohore, futbol eta garagargoetan oinarritzen dituztenak.


Utzi iruzkina: