Galdeidazu...
Aspaldi idatzitako poematxo bat da, hitz galduen artean aurkitu dut koaderno batean, eta jartzea erabaki dut, ez da maisu lana baina tira...
Galdeidazu ikusten ez duzuna,
galdeidazu jakiteko zaila dena,
inoiz kontatuko ez nizukena.
Galdeidazu nor naizen,
nolakoa naizen
eta zergatik naizen horrelakoa.
Galdetu ze dudan gustuko,
zer nahi dudan,
zer ematen didan zoriona.
Galdetu zergatik nagoen triste, goibel, burumakur,
zein diren buruan dauzkadan kezkak,
zer sentitzen dudan.
Ez dizut erantzungo, baina galdeidazu
eta gero esan zer ikusten duzun nire begiradan...
Zer dio?
Nire begiek sekretuak kontatzen dituzte
ni ohartzen ez naizelarik...
Iruzkinak
astrozoro 2007-10-04 22:14 #1
halaxe da bai, zure begiradak asko esaten du. izatez, begiradek askotan hitzek baino gehiago esaten dute, bai.

Jonan 2007-10-04 22:24 #2

Baina txarrena zera da, inoz ez zuela deus galdetu, inoiz ez zuela harretarik jarri, berarentzat hutsaren hurrengo nintzen...

joksu 2007-10-05 01:10 #3
Segi, segi, segi... Niri pixkanaka inspirazioa ahitzen ari zait, irakurtzea behar dut.
Euskarazko poemak ez daitezela bukatu!!!
Gustatu zait.

indezent 2007-10-05 12:05 #4
Ba jarraitu koaderno zaharretan begiratzen, guk, eskertuko dizugu
Utzi iruzkina: