Espiral beltzeko oihua

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-05-01 13:56


Edvard Munch

<<La tristeza es como la alegría: si te paras a examinar sus causas acabas con ella. ¿Y quién quiere acabar con la tristeza? o deberíamos decir: ¿quién puede acabar con ella?>>

Barbara Jacobs eta Augusto Monterrosok idatzitako liburu batean irakurri nuen hau, La antologia del cuento triste liburuan, hain zuzen. Tristezia, malenkolia, sentimendu politak dira ipuin on bat idazteko, bai, literaturan beren lekua izan behar dute. Geure bizitzan ere noski, tristurarik ez balego ez bailegoke bozkariorik ere. Bata egoteko, bestea ere beharrezkoa da. Baina kontuz ibiltzekoa da sentimendu hau, drogak bezala harrapatzen zaituelako.

Triste denok sentitzen gara noizbait, ezinezkoa da beti pozik egotea, eta hori ona da, horrek esan nahi du gure inguruko gertakizunen aurrean edonolako erreakzioa badagoela. Arazoa da soilik triste hasten garenean egoten, hortik ateratzea oso zaila egiten zaigu eta. Espiral baten antzerakoa da, sartu zarenean, gero ta berrurago egon,  orduan eta gehiago kostatuko zaizu handik irtetea. Horrelako egoera askotan, azkenik, zeure burua harrapatzen duzu ustekabean espiralaren erdiko zulorantz salto egiten, zure kabuz egiten duzun zerbait da...

Punsetek dionari jarraiki, depresio bat sufritzen duenak, txikia bada ere, bere inguruko errealitatea guztiz distortzionatu egiten du; iragan eta etorkizun beltzak ikusten ditu, eta askotan orainaz ere ez da ohartzen. Dagoeneko gertatutako gauzez urrikaltzen da, guztia zein iluna den eta aurrerantzean zein iluna izango den etengabe pentsatuz. Errealitatearen eraldaketa hori dela eta, pentsamendu eta sentimendu malenkoliatsuek, poza sortuko liguketen gauzak ere estaltzen dituzte.

Ez naiz honetan aditua, baina uste dut hemendik atera zaitzakeen bakarra zure borondatea dela. Medikuek lagunduko zaituzte, izan ere, anseolitikoek depresioa sortzen dizuten garuneko erreakzio kimikoak kontrolatu dituzte, eta terapia batek agian lagunduko dizu jakiten zer dagoen gaizki benetan zure barnean. Lagunak eta senideak ere, beti izango dituzu ondoan, eta laguntzeko aldez aurretiko jarrera horrek ziurtasun pixkat ematea igual lortuko du. baina guztiaren gainetik zu zara espiralean sartu dena, eta bertatik irten behar dena, non zauden konturatu, zulotik erori nahi ez duzula oihukatu, buelta eman eta lehenago horraino egin zenuen bidea orain kontrara ibiltzea.

Zaila da triste dagoen norbait laguntzea. Berak lagundu behar baitu bere burua. Eskua eman behar diozu baina, berriro bizitzara bueltatzeko bidea errazagoa izan dadin...


Utzi iruzkina: