Elkarlanak 800 mila agiri

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2009-04-28 08:10

AHT gelditu! Elkarlanak 800 mila agiri inguru "faltsu" buzoneatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburu, herri handi eta herri kaltetuetan erakundeek proiektu honetan gastatuko duen "dirutza publiko itzela" eta horrek suposatuko duen murrizketa soziala salatzeko. Honen inguruan informazio gehiago zabaltzeko eta jaurlaritzaren erreakzioari erantzuteko prentsaurrekoa burutuko dute bihar.

AHT gelditu! Elkarlanaren oharra:


AHT Gelditu! Elkarlanak 800 mila agiri inguru "faltsu" buzoneatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan, herri handietan eta AHTk zuzenean kalteturiko udalerri guztietan, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren izenean jakinaraziz EAEko zergadun orok 4.859 euro ordaindu beharko dituela "Euskal Y"-a finantzatzeko, eta Nafarroako herritarrei AHTren eraikuntza-lanen dirua aurreratu ahal izateko gastu sozialen arloan egin beharko diren hainbat murrizketen berri emanez.

Ekimen horren harira, AHT GELDITU! Elkarlanak prentsaurrekoa emango du bihar asteartean, Donostian, jendaurrean informazio gehiago eman, Jaurlaritzak izan duen erreakzioari erantzun eta gobernuak krisi garaiotan, geroz eta dirutza publiko gehiago ingurumenari aurrekorik gabeko kalteak eragin eta ekonomia zein gizarte ikuspegitik inolako errentagarritasunik ez duten AHT bezalako proiektu txikitzaileetan xahutzen ari direla salatzeko,.

Hortaz, biharko prentsaurrekora etortzeko dei egiten dizuegu komunikabideei. Zita goizeko 11:30tan izango da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunearen atarian.


Jatorrizko berria: Gaztesarea.net



Onartu behar dut ekimena berritzailea eta oso eraginkorra izan dela, agian ez AHTaren kontrako jarrera bat sustatzeko, bai, ordea, AHTak norbanako bakoitzari suposatuko dion gastua argi uzteko. Hori ez du jada jendeak ahaztuko, horretaz ziur egon daitezke. Beharrezkoak dira mota honetako kanpainak, inpaktanteak, alegia, dudarik ez daukat. Baina ni ia nil ninduen hartutako sustoak. Zuek, ibil zaitezte kontuz! Izan ere, ez nintzateke harrituko aiton-amonaren bat hospitalera eraman behar izan badute, bihotzekoak jota. Horrelakoak gerta daitezke 400 eta 500€ arteko pentsioa jasotzen duen norbaiti hilabetero %30a kenduko diozula esaten badiozu, jada hile bukaerara iristea kostatuko ez balitzaie bezala!

En fin, ba hori, besterik gabe. Zorionak ematea ideia paregabe horrengatik baina, aldi berean bronka ederra, ezagutzen dudan abokatu bat deitzekotan egon nintzen eta! Eskerrak gutunean AHT GELDITU jartzen zuela konturatu nintzen... aisss, ondino beharko dut denbora sartu zitzaidan malahostiaren zati bat gainetik kentzeko...


Utzi iruzkina: