Nora joango gara egunpasa?
Udaberria heldu da, ordua ere aldatu dute... hemendik aurrera egunpasa joateko moduko egunak egingo dituela pentsatuko dugu, ezta?
Ba goazen ba ideiak botatzea. Adibidez:
- Igeldora eta Haizearen Orrazira.
- Arrikrutzeko kobak bisitatu eta Araotz ikusi
- Zumarragan autoak utzi eta nonbaitera joan trenez, adibidez, Tolosara. Han txotxongiloen museoa ikusi, ziburuetan ibili eta buelta trenean
Iruzkinak
oihana 2010-04-12 11:20 #1
Larraitzera.

Domekan izan ginen gu eta merezi du joateak. Egia esan jarri duten parke hori gure umeendako baino nagusiagoendako da eta ez dago zibururik, txirristarik eta antzekorik. Iturri bat eta mahaiak, ordea, bai. Okerrena da mahai gutxi daudela eta jende asko, baina bueno.

Larraitzetik Abaltzisketara dago bidegorri egokitua, Arantzazutik Gomiztegira dagoen bezelakoa. Kilometro t' erdi inguru joaten eta beste horrenbeste etortzen.

Joateko moduko tokia.

oihana 2010-05-14 09:51 #2
Pagoetako natur parkera, Aiara

Orio eta Aia artean Zingira izeneko kanpinga dago. Jatetxea du, jatetxe handia, antza, irratian talde handiendako menuak dituztela iragartzen baitute. Guretako modukoa izan daiteke. Kanpinak berak inguruan ere pagadiak eta belardiak ditu, jolasteko aproposak.

Goizean natur parkera sartu eta hor bazkaldu. Izan daiteke beste plan bat, ezta? http://www.gaur8.info/edukiak/20080712/86443/Pagoetatik-itzulia-egin-eta-baba-jana-egiteko-leku-aproposa

http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/a_alojamiento/0000000648_a1_rec_turismo/eu_648/648-ficha.html

Utzi iruzkina: