Klase honetan, aurreko klasean pentsatzen hasi ginen eskemarekin jarraitu dugu. Honekin hasi eta klase bukaeran ia ia eskema osoa bukaturik genuen.
Klase honetan, Alexek, web-gunea sortzen lagundu digu. Honetaz gain, hau konfiguratu dugu eta gure kideari ere web-gunearen sortzaile bezala ezarri diogu. Hau egin ondoren, web-gunearen orrialdeak nola kokatuko ditugun pentsatzen hasi gara.
Klase honetan, Alexek, web-gunea sortzen lagundu digu.Hau, Google Sites-en egin dugu. Honetaz gain, hau konfiguratzen aritu gara, eta gure kideari web-gunearen sortzaile bezala ezarri diogu. Honekin bukatutakoan, web-gunearen orrialdeen antolaketan pentsatzen hasi gara.
Klase honetan, Alexen laguntzarekin, google sites-en gure web gune propioa egin dugu. Gainera, gure bikoteari web gunearen administradore bezala gehitu diogu.
Podcast-a egiterakoan, hau nahiko motza geratzen zenez, testua luzatu egin behar izan nuen. Hori egin ondoren, testuaren grabaketari ekin nion. Testuaren parrafo bakoitzaren grabaketa egiterakoan, Audacity programa erabaliaz, parrafo guztiak metatu nituen, beraien artean 5 segunduko tartea utziz eta grabazio osoak 5 minutu irautea lortu arte. Ondoren, atzeko planoan jarri behar zen musika jartzeari ekin nion. Hau egitean arazo larri bat eduki nuen, programak ez zidan uzten nire kanta zegoen formatuan irekitzen, eta beste formatu batera aldatuz eta berriro ere irekitzen saiatuz, beste arazo ...
Seigarren klase honetan Mario eta biok egin behar dugun lanarekiko erabakiak hartu ditugu. Berak presentazioa egingo du eta nik , berriz, podcast-a egingo dut.
Gaurkoan Mariok eta biok azken ukituak eman dizkiogu testuari. Beharbada oraindik zerbait hobetzeko falta ote zen beldurrez, gaur arratsaldean berriro ere lana birpasatzea erabaki dugu.
Mariok eta biok lanaren antolaketari buruz hitz egin ondoren, astelehenean aurkeztu behar den testua nola egin erabaki dugu. Nik, internetetik aurkitu ditudan ideia nagusiak idatzi ditut eta testu osoa idatzitakoan Mariori bidali diot, berak ideia batzuk gehiago jarri ditu, bukaerako testuari forma eta egokitasuna emanez.
Hirugarren eta laugarren klase hauetan Alexek egin behar dugun proiektuaren irizpideak azaldu dizkigu. Gainera, gaurko klasean, azalpena bukatu ondoren proiektuarentzako informazioa bilatzen hasi gara.
Bigarren klase honetan Evolution-en posta elektronikoa konfiguratu dugu. Horretaz gain, Enpathy eta Hurruneko mahigainaren kontroladorea ere konfiguratu dugu. Gainera, aplikazio guzti hauek erabiltzen ikasi dugu kontaktu fisikorik gabeko lan bat egin ahal izateko.