Akabo Estabilitatea? Joan zen ekainean Hezkuntza Sailak eta CCOO sindikatuak, sektorearen gehiengoaren kontra sinatu zuten hitzarmenak ontzat eman zuen 1500 langilek zeukaten lan-egoera horren desagertzea. Borroka luze baten ondoren, 1981. urtean sindikatu guztiok batuta lortu genuena, 26 urtez iraun ondoren, iraganera bidali dute orduko sinatzaile batek eta Administrazioak. Zerbait garrantzitsua galdu al da? Interinoek bakarrik galdu ote dute? Edo sistema osoak jaso ditu estabilitatea ezabatzearen ondorio gaiztoak? Merezi al zuen 1500eko egonkortasun kopuru hori mantent...
Une honetan pizgarri ekonomikoen gaia ikastetxe barruan geratzen ari dela eta informazioa zabaltzeko beharra ikusten da. Horretarako Guraso elkarteei eskutitz bat igorriko zaie, pizgarri ekonomikoen neurriak beraien ikastetxean izan duen eragin negatiboaren berri administrazioari emateko.
Pizgarrien aurkako arabako Asanbladak azken bileran inauteriak direla eta delegaritza aurrean "Jueves de Lardero" egunean kontzentrazioa antolatzea erabaki zuen.
Urtarrilean, Ikastetxeetatik administrazioari eta ccoo sindikatuari pizgarri ekonomikoek ekarri dituzten ondorioak azaltzeko idazkien bidalketa kanpaina hasi zen.
Urtarrilak 28 eta 29 Bilbon, Donostin eta Elgoibarren sindikatuek antolatuta asanbladak egin ziren, gai honen inguruan informazioa banatu eta jendearen iritziak jaso ahal izateko.
Pizgarrien aurkako arabako asanbladak bilerak egiten jarraitu zuen eta bertan erabaki desberdinak hartu ziren. Abenduak 21ean delegaritza aurrean kontzentrazio bat egitea, gurasoei eskutitzak bidaltzea beraien egoeraren berri emateko, ordutegiz kanpoko irteeretan parte ez hartzea, ... Ikastetxe bakoitzean neurri hauek modu desberdinetan aplikatu ziren.
AZAROAREN 28an Lakuan sindikatu guztiak Planifikazio bilerara deituak izan ziren. Bertan sinatzaileak ez ziren lau sindikatuek, aurretik eskatuta zuten pizgarri ekonomikoen inguruko bileraren data oraindik zehazteko zegoela eta planto egin zuten.
Abenduaren 5ean, mahai sektoriala bildu zen Lakuan Pizgarri Ekonomikoen gaiari irtenbide bat eman nahian.
Araban espezialista talde bat ekainean asanbladak egiten hasi ziren egoera berri honen aurrean zein neurri hartu pentsatzeko. Ikasturtea hasi ondoren asanblada biltzen jarraitu du.
Erreklamazioak egiteko kanpaina. 2006-2007 ikasturtean koordinatzaile lana burutu edo ordezkapen batean tutore lana egin arren Pizgarriak ekonomikoak kobratu ahal izateko erreklamazio ereduak.