Gari Araolaza lagunari esker, berak grabatu baitzidan “8. probintzia” atalaren bigarren irratsaioa Euskadi Irratiaren Amarauna programan, ipintzea daukat atal horren podcasta hemen. EdukiakBigarren irratsaio honetan honako gaiok landu ditugu:Izenak: weblog, blog, bitakora. Zenbat blog dauden euskaraz. Aste honetan zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Hiru blog aipagarri: Sarean.com, Txioka.net eta Etxebarri. Mila esker, berriro ere, Gari Araolazari egindako mesedeagatik. powered by ODEO
Igandero, goizeko 103:30ean Amarauna irratsaioaren barruan 8. probintzia izeneko atala entzuten duzuen entzuleok, hauxe duzue 8. probintzia irratsaioaren bloga. Hementxe utziko ditugu programa bakoitzaren testuak eta, ahal denean, baita podcastak ere. Gustura jasoko ditugu zuen proposamenak, iradokizunak eta erantzunak. Ongi etorri, bada, eta nahi duzuen arte.
Blog hau sortu dugu bertan jasotzeko Amarauna irratsaioaren barruan igandero goizeko 10:30ean egiten dugun “8. probintzia” ataleko kontuak. Arantxa Kalzadak aurkezten du atala, Joxe Aranzabalekin batera, Euskadi Irratian.