8. probintzia, 22. saioa
Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 22. saioa. 2008ko otsailaren 17an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.
Edukiak
Saio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:
- Unibertsitatea.net-en zerbitzu berriak.
- Zertaz hitz egin den euskal blogosferan.
- Bi blog aipagarri: Gu ta gutarrak eta Hitz egiteko modu bat.
- Elkarrizketa IKTroekin.
powered by ODEO
Iruzkinak
jolaus 2008-02-18 10:59 #1
Kaixo Joxe

Ordiziko "ebanjelizatzaile" ;-) honen partetik eskerrak eman nahi dizkizut gure lanaren inguruan egiten dituzun aipamen eta errekonozimendu publikoengatik. Ez dakit ba nik hainbesterako den egiten duguna baina biziki eskertzen dira zureak bezalako hitzak. Lanean jarraitzeko gogoak pizten dizkigute horrelakoek.

Bide batez, zer hobetu dezente daukagula oraindik garbi daukagu: mikrofonoen aurrean patzadaz hitz egiteko asko ikasi beharra daukat oraindik!!! Etxean emaztearen aurrean praktikatu beharko dut :D

Tira, eskerrik asko berriro ere.

Utzi iruzkina: