Extralurtarrak etorriko balira, zer pentsatuko lukete emakumeoi buruz?

ainhoafa2018@gmail.com 1641651070866 Menopausia | 2022-02-02 19:49
3 1

ainhoafa2018@gmail.com 1643829480683

Feminismoari buruzko hitzaldi batean, ezin gogoratu nork emana, plazaratu nahi dudan gogoeta bat entzun nuen:

"Lurrera extralurtarrak etorriko balira, zer pentsatuko lukete emakumeoi buruz, gu ere planeta honetan berriak garela? Ergelak garela? Gizartean ez dugula deus egin? Ez dago apenak aipamenik emakumeok lortutako edo sortutako edo aurkitutakoei buruz".

Orain bolo-bolo dabilen tenislarien kontu horrekin, argi dago zerbait ez dagoela ongi. Hiru tenislarik baino gehiagok (ez soilik batek) lortu dute Nadalek lortu duena (eta gehiago). Askok esango dute: " Baina lehiaketa eskasagoa izan da, ez dute emakume horiek horrenbeste egin behar izan lehenengoak izateko".

Benetan? Non daude emakume horiek izan beharko lituzketen erreferenteak? Non daude emakume horiengan sinistu duten esponsorrak? Irabazle izatera iritsi direnean, bai, baina bitartean?

Badakigu zer kostatu den emakumezkoen futbola, arrauna, esku-baloia, komunikabideetan agertzea... Ematen du ni kirolzalea naizela (bada, ez asko, egia esan). Eta, noski, kirolaren kontu hau edozein arlotara pasa dezakegu. Idazleak? Erraz izan zuten emakumezkoek haien idatziak argitaratzeko? 

Bixenta Mogelek bere "Ipui onac" argitaratu zuenean, paragrafo honekin apaindu zuen lehenengo orrialdea: “Badakit,(...) neskatxa gazte baten izena dagoala itsatsirik (...)  Horretarako behar litzake jakitea euskera, gaztelania, eta latinezko hiru hizkuntzak. Zein gauza sinisgaitza neskatxa bategan! (…)”. Sinisgaitza zen, bai, XIX. mendearen hasieran, baina bere osaba Juan Antonio Mogelek irakatsi zizkion gauza hauek guztiak. Euskal letretan lehenengo idazletzat jotzen da Bixenta Mogel.

Beraz, erraza ez da izan. Beste kasu aipagarri bat George Sand da (benetako izena: Amantine Aurore Lucile Dupin de Dudevant), gizonezko baten izenarekin sinatu zituen lanak eta XIX. mendeko Frantziako gizartean oso emakume aurrerakoia izan zen.

Hau guztia kontuan harturik, ariketa txiki bat proposatu nahi dizuet: Gai zarete aipatzeko XX. mendera arteko...

- Emakumezko hamar idazle

- Emakumezko hamar kirolari

- Emakumezko hamar zientzialari

- Emakumezko hamar musikagile

Ni, zoritxarrez, ez. Egon badaude, baina ez ditugu bisibilizatzen. Goazen emakumezkoen lana lau-haizetara zabaltzera; agian, berroegi urte barru, gure bilobek edo birbilobek ez dute horrelako hausnarketarik egin beharko.

2022-02-03 23:30 #1

Agur.

Extralurtarrek tutik ere ez zer pentsatuko luketen, baina ezagunik ditudan satiruek zer pentsatzen duten emaztekiez, emaztekioz bai. Baiki, nahi gituztelakotz bizirik, gure eskuko, lotsarik (beldurrik) ez, likits eta plaxent edo jator (bertze gauza batzuien artean, prefosta). Halaxe nahi dituzte emaztekiak, halaxe gituzte laket emaztekiok, neskok, neskatxok, urruxunok, urrixok. Ni laket nute, ni eskualdun urdaxka maitagarri nizan hau; ni eta ene iduriko bertze urdaxka elibat, beti ere eskualdun eta aukeran aimenge (ni) baino aise maitagarriago. Halaxe kontuak.
Bertzaldi bat artio. Ez addiorik.
Biba zü !

N


Utzi iruzkina: