Hamar egunez luzatuko dugu ekarpenak egin eta jasotzeko epea
Kaixo guztioi!
Ez ditugu nahi beste ekarpen jaso, beraz, ekarpenak egiteko epea aste honetan ixtekoak baginen ere, beste hamar egun zabalik mantenduko dugu. Apirilaren 21a arte #27hizki27argazki proiektura ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da. Lehen bezala zuon ekarpen guztiak, hitz bat, bi edo hogeita zazpiak izan, hemen egin ditzakezue.
Horrez gain proiektuaren behin betiko funtzionamendua zein izango den adostu dugu: argazkiak astean behin publikatuko dira eta horretarako Twitter, Instagram, Flickr, blog hau eta euskaljakintza.com erabiliko ditugu. Astero-astero, astelehen eta asteartean, aste horretan erabiliko dugun hizkiari ekarpenak gehitzeko denbora zabalduko dugu eta ekarpen hauek apirilaren 21ean lortzen ditugunekin batuko dira. Bukatzeko aste horretako igandean publikatuko dugu argazkia. Beraz proiektua 6 hilabetekoa izango da.
Animo eta parte-hartu, hitz askoz gehiagoren artean hartu nahi dugu erabakia.
Ondo segi.
Iruzkinak
2016-04-12 17:40 #1
Nik nirea bidali dizut, ea gustuko duzuen ;)
2016-04-13 15:11 #2
Kaixo Urtzi. Bai, ea ba. L-a urruntsu dago eta jakiteko denboratxo bat itxaron beharko duzu :-P Eskerrik asko eta ondo segi.
Utzi iruzkina: