#27hizki27argazki aurre-prestaketa

#27hizki27argazki argazkilaritza proiektua martxan jarriko dut hilabete baten buruan eta proiektu hau diseinatzeko zuon parte-hartzea ezinbestekoa da.
#27hizki27argazki proiektu honetan euskal hitzen argazki interpretazio propioa burutu nahi dut baina neure buruari hitzak proposatuko banizkio aspergarria izango litzateke. Hori dela eta web 2.0-ak eta zuon parte-hartzerako borondateak eskaintzen dizkidaten abantailak baliatu nahi ditut.
Ideia nagusia: traolak (#27hizki27argazki) aipatzen duen moduan 27 argazkiz osaturiko argazkilaritza seriea izango da, euskal alfabeto osoa alegia. Hauek nire Flickr eta Instagram profiletan publikatuko ditut #27hizki27argazki traolapean eta Maite Goñiren (@euskaljakintza) #gaurkohitza elikatzeko erabiliko dira. Bukatzeko, aipagarria da argazki guztiak Copyleft izango direla: Creative Commons BY-SA 4.0 lizentzia.
Momentua heldu da, zuon ekarpenak jasotzeko irrikitan nago/gaude!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: