Lagunerako gutuna

Egin dut denboran aurrera 20 urte.  DBH 4. mailan gelakide izandako guztiok elkartze hitzordua jartzen genuela. Lagun batek joateko gogo handirik ez duela esan dit, eta aitzakia mordoa jarri. Konbentzitzeko, e-mail bat edo gutun bat idatzi dut:

 

Kaixo Sareku,

Jakingo duzunez, hurrengo ostiralean kurtsoko elkartze-hitzordua izango dugu, martxoak 24 18:00retan.

20 urte daramagu guztiak ikusi gabe.  Faltan izan zaitut 20 urte hauetan, nire ondoan zuk izatea, guk izandako hitzordu guztiak, zure bizitzako esperientziak entzutea...etab.  Hor egon ginen 6 urte batera, bizitza aldatu egin zen eta ez ginen berriro elkartu. Nire bizitzan momentu ohietan oso garrantzitsua izan zinen, eta faltan botatzen zaitut. Zuk ez bazatoz ez da berdina izango.

 

Momentu asko gogoratu ditut orain zurekin hitz egiten nagoela, ikastolako momentu oso onak.

Gogoratzen duzu lanak batera egiten genituenean? Eta herriko jaietan bizi ditugun momentu barregarriak? Eta haserretzen ginenean gaizki-ulertze batengatik? Eta azterketarako elkarrekin ikasten genuenean?

Nire adoleszentziako momentu oso onak eman didazu, eta zuk ikusteko gogo asko ditut. Eta ahal bada berriro lagun onak izan, lehen bezala.

Eider, Maria, Sare Martin eta Laura ere joango dira, eta taldea elkartzea berriro, oso ondo egongo zen. Guztiak faltan botako zaitugu ez bazatoz.

 

Sare Uribe Sarriegi Guarrotxena Salazar, nik bakarrik ezin izango ditut beste petardoak aguantatu, eta orduagatik bada lasai egon bederatzitan bueltatu ahal izango zara etxera.

 

Musu handia.

 

Ibone

 

Mikel232 1553157267380

2019-05-14 20:38 #1

oso ongi


Utzi iruzkina: