"Ispilua" antzezlana ekainaren 17an

No profile photo zubieta lantzen | 2011-06-06 21:21

"Ispilua" antzezlana ekarriko dugu Zubietara ekainaren 17an. Ez pasatzen utzi!


Ordua: 22:00.

Tokia: Kaxkape.
Egilea: Ion Martinez.
Aktoreak: Ion Martinez eta Saioa Royo.
Sinopsia: bikoteak askotan larunbat gau batean ezagutzen dute elkar, eta gizarteak bikotekidea ez uzteko presioa egiten digu; harekin ezkondu, etxea erosi eta seme-alabak izateko». Fikzioa eta errealitatea nahastu dituzte. Bikoteei buruzko antzezlana da, oso zuzena eta kritikoa, inolako itzulingururik gabe.
Iraupena: 40 min.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoentzat.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.


Utzi iruzkina: