Igande honetan irteera egingo dugu Zubietako txirrindulariak. Mendiko bizikleta hartu eta gure inguruan buelta bat emango dugu 2 edo 3 ordutakoa.   Eguerdian bazkaria Joko-Garbi soziedadean.  Izena emateko bidali e-maila hona: m.berasategi@telefonica.netAnimatu, eguraldi ederra dator-eta...  


Aurten ere umeentzako patinaje ikastaroa antolatu dugu.Noiz: azaroaren 19 eta 20an, 11:00-13:00Non: Zubietako frontoi estalianNorentzat: 6 eta 14 urte bitarteko umeentzatPrezioa: 10 euroGehienez ere 15 umerentzako lekua dago eta, horrenbestez, azkar ibili eta eman izena telefono honetan: 660779160


"Ispilua" antzezlana ekarriko dugu Zubietara ekainaren 17an. Ez pasatzen utzi!Ordua: 22:00.Tokia: Kaxkape.Egilea: Ion Martinez.Aktoreak: Ion Martinez eta Saioa Royo.Sinopsia: bikoteak askotan larunbat gau batean ezagutzen dute elkar, eta gizarteak bikotekidea ez uzteko presioa egiten digu; harekin ezkondu, etxea erosi eta seme-alabak izateko». Fikzioa eta errealitatea nahastu dituzte. Bikoteei buruzko antzezlana da, oso zuzena eta kritikoa, inolako itzulingururik gabe.Iraupena: 40 min.Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoentzat.Antolatzailea: Zubieta Lantzen.


Eskola txikikoek aurten ere antolatu dute kultur astea eta maiatzeko bigarren astean izango da.Hau da prestatu duten egitaraua: Astelehena 9 17:00 - 19:00 Gurutze Gorriko lehen sorospen hitzaldia (I) 17:00 Ipuin kontalaria Ondoren jokoak Asteartea 10 17:00 Zaldiak eta pottokak Asteazkena 11 17:00 - 19:00  Gurutze Gorriko lehen sorospen hitzaldia (II) 17:00 Ipuin kontalaria Ondoren Filma Osteguna 12 17:00 Altxorraren bila jokoa 18:00 Txokolatada Ondoren Buruhandiak Ostirala 13 17:00 Dantza saioa Ondoren Merienda Larunbata 14 10:00 - 14:00 Puzgarriak 14:30 Bazkaria (izena emateko...


Honatx martxoaren 20ko flash mob arrakastatsu eta historikoaren zenbait irudi:ZZenbait argazki, hemen eta hemen. ZZorionak denoi!


ADI zubietarrok, egun gutxi dugu zarauztarrek bota diguten erronkari heltzeko. Martxoaren 20an baietz 2000 lagun Zubietan elkartu erraustegiaren kontra dantza egiteko! Zarauztarrek musika eta koreografia prestatu dute, orain guk ikasi egin behar... Entseguak egiten ari gara astelehenero 17:00etan (eskola txikoko gurasook antolatuta) eta ostiralero 19:30ean, frontoian edo Kaxkapen. Zatoz eta ekarri lagunak, lankideak, ikasleak, dantzazaleak! Hartu nahi dugu arnas...Entseguak intimitatean egin nahi badituzu, tori bideoa:


               


Aurreko 2 urteetan bezala, aurten ere in-line patinaje ikastaroa antolatu dugu.Noiz: abenduaren 11-12an, larunbatean eta igandean.Non: Zubietako frontoi estalian.Ordutegia: 09:00-11:00 helduentzat, 11:00-13:00 umeentzat.Prezioa: helduek 10€, umeek 5€. Famili osoak 25€.Materiala: norberak ekarri behar ditu patinak, babesak eta kaskoa. Izen-ematea: zubietalantzen@gmail.com edo jo Josune Iparragirre edo Denisengana.* Ikastarorako ez dugu aseguru berezirik eskainiko.** Ikasle-kopurua mugatuta daukagu (20 bat heldu eta 15 bat ume) eta, beraz, izena lehenbizi eman dutenentzako gordeko dugu lekua....


Igandean, 09:00etatik Zubietako plazatik abiatuta, Zubietako I. Bira egingo dugu, mendiko bizikletarekin Andatza inguruan.Animatu eta parte hartu, lagun giroan ibiliko gara eta erritmo guztientzako lekua egongo da...Etxeko dutxaren beroaren ondoren, elkartean bazkaria egingo dugu. Bazkarirako izena emateko, ostirala baino lehen bidali e-maila zubietalantzen@gmail.com helbidera edo abisatu Mikel Berasategiri.Ibilbidea, bi hauen nahasketa izango da, noski...http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=605298http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=223326Igandean 09:00etan herriko plazan ikusiko d...


Euskal Jaiko irudi batzuk bildu ditugu hemen baina zureak ere behar ditugu, bidali politenak zubietalantzen@gmail.com helbidera eta denok ikusteko moduan jarriko ditugu. Aurrez milesker!


Zubieta Lantzeneko txirrindulariek deia egin nahi dizuete datorren igandean, urriak 24, Hernani-Goizueta desafioan eta ondorengo bazkarian parte hartzeko.   Irteera 10:00etan izango da eta parte hartzeko ez daukazu Klenbuterolik hartu beharrik, ezta sasoiko egon beharrik ere (25 km. dira eta egongo da kotxez bueltatzeko aukera). Helburua ondo pasatzea eta izerdi pixka bat ateratzea da. Eta, nola ez, bazkal giroan elkar xaxatzea.Iazko parte hartzaileak (edo saiatu zinetenak) hauek izan zineten: Xabier Zudaire, Josune Iparragirre, Mikel Erauntzetamurgil, Xabier Zaldua, Mikel Berasat...


Euskal Jaia

No profile photo zubieta lantzen | 2010-09-26 11:36

Urriaren 12an Euskal Jaia ospatuko dugu Zubietan.Animatu eta menu berezia, merke eta giro ederrean dastatu nahi baduzu, har itzazu herri bazkarirako txartelak Barazar tabernan, urriaren 3a baino lehen. Menu ederra, merke eta giro Hala, bada, prestatu baserritar jantziak eta animatu zure ingurukoak festa honekin gozatzera.Honatx egitaraua:


Santio Jaietako II. duatloi mixtoa larunbatean jokatuko dugu eta,  printzipioz, iazko ibilbide bera izango du. Parte-hartzaileen hasierako zerrenda hemen azpian duzue baina hemen zuetako asko falta zarete. Tira, ba, eman izena uztailak 16a baino lehen albiste honi erantzunez edo e-maila hona bidaliz: ibasterrica@euskalnet.net .  Mikel A.-Maitane Eñaut-Olatz Joxemi-Idoia  ??? Mikel P-Oihane Cesar-Ursula Euxebio-Maialen  ??? Tomas-Eneritz Joxe Mari-Arantzazu Nekane-Unai Xanti-Aitziber Iker-Arantxa Arkaitz- Denis- Lehenengo izenak txirrindulariak dira eta ondoren...


Gaurko Noaua!ko webgunean aipatzen denez, Zubietan hasiak dira hondeamakinak lanean. Itxura guztien arabera, errauskailurako bidea egiteko lanean dabiltza. Lur guztia mugituta dago eta makina pila bat daude bide zabal bat egiten. Jadanik hasi dira bidea egiten, nahiz eta oraindik errausgailua egiteko baimenik ez izan. Orain arte egindako bidea ez da motza, “Lertxundiko Gainara” iritsi dira. Iturria www.noaua.com


Gipuzkoako Aldun Nagusi zaren Markel Olano: gure buruak aurkezteko, Zubietan Gipuzkoako agintariek eraikitzea erabaki duzuen errauste plantak erdiz-erdi kaltetutako jendea gara. Zubietan bizi garenak. Horietako batzuk bildu gara gu­tun ireki hau zuri idazteko. Lehe­nago, orain dela aste batzuk, zurekin gauzotaz aurrez aurre hitz egiteko zita eskatu genizun, baina erantzun ere egin ez diguzunez, komunikabideen bitartez jakin beharko duzu zuri esateko daukaguna. 1.      Oraindik garaiz gaude Gipuzkoan hondakinen kudeaketan atzerabueltarik gabeko urrats arriskuts...


San Juan bezpera gainean dugu, eta urtero bezela, Zubieta Pilota Elkarteak festa bat antolatzea pentsatu du, data horrek merezi duen bezela. Aurten ere, ogitartekoak izango ditugu jateko. Beraz, honako hau izango da menua:   -         Xolomo edo patata-tortillako ogitartekoa (4 euro) -          Sagardoa (3 euro) -         Postrea.(2 euro) -         Kafea(euro bat)   Izena aldez aurretik eman behar da (...


Eskola txikiko gurasoek antolatuta, hona hemen astelehenean hasiko den kultur astearen egitaraua:2010eko maiatzaren 17tik 22ra   ASTEHELENA 17  .ikastorduan: -elikadurari buruzko argazki erakusketa                     -ipuin bertsoak  .17.30: musika eskolakoen saioa  ASTEARTEA 18  .ikastorduan: -Xabi Tello sukaldaria  .17:30: -Ttinbili-ttanbala antzerki taldea: HIRU, BI, ZAST, EGIZU JOLAS!   AZTEAZKENA 19 .17:00: -puzgarriak    O...


Eskola txikiko gurasoek deia egin die zubietarrei asteazken goizean, hilak 17, Gasteizko legebiltzarrera joateko.Gasteizko legebiltzarrean Zubieta, Larraul eta Itziarko eskola txikien etorkizuna izango dute eztabaidagai asteazken goizean. Hitzordu garrantzitsua izango da, gure eskola txikia desagertzeko arriskuan jarri baitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Itziarkoek autobusa beteko dute euren aldarria Gasteizera eramateko.Beraz, gurasoek zubietar guztioi dei egiten dizuete ahal baduzue Gasteizera joan zaitezten. Harremanetarako, jo Josune Iparragirrerengana (jiparragirre@irakasle.net...


Otsailaren 27 eta 28an Usurbilen egitekoa den hondakinen kudeaketaren inguruko kontsultaren harira Zubieta Lantzen elkarteko batzorde koordinatzaileak hau erabaki du:Atez Ateko bilketaren alde egitea, birziklatze-tasa handienak (Usurbilen %28tik %82ra pasa dira) lortzen dituen eta erraustegiaren beharrik ez dakarren sistema delako.Kontsultan parte hartzearen eta Atez Ateko aukeraren aldeko DUDIPE kanpainarekin bat egitea.Horregatik guztiagatik, dei egiten dizuegu:kontsultan parte hartzera,Atez Atekoaren aldeko botoa emateraeta ATEZ ATE DUDIPE kanpainan parte hartzeraZatoz gurekin batera iga...


Zubietako Eskola Txikiko guraso eta irakasleek antolatuta, Yolanda Gonzalez adituak hitzaldia emango du.Noiz: otsailaren 23an, 19:00etan.Non: Kaxkapen.Gaia: "Amar sin miedo a malcriar".Aukera oso ona dela eta entzutea merezi duela adierazi digu Eskola Txikiko zuzendariak.


Zubieta Lantzenekook atxikimendua eta babesa adierazi diegu Egunkaria auziko kaltetuei. Auziperatuentzako absoluzioa eskatzen dugu baita orain arte egindako kalteagatiko ordaina ere.Gaur hasi da Egunkaria auzia Audiencia Nacional-en, hemen duzu jarraipena egiteko modua: new TWTR.Widget({ version: 2, type: "search", search: "Egunkaria", interval: 6000, title: "Egunkaria auzia", subject: "Libre!", width: "auto", height: 300, theme: { shell: { background: "#8ec1da", color: "#ffffff" }, tweets: { background: "#ffffff", color: "#444444", links: "#1985b5" } }, features: { scrollbar: false, loop:...


Bideoko 1'10''an hasten da deia:Manifestazioa, larunbatean, azaroak 28, 17:00etan Donostiako Bulebarrean. Zatoz...


Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Zubieta eta inguruko herrietako hainbat haur eta gaztek errausketaren aurkako manifestaziorako deia egin digu. Etorkizuna haur eta gazteena da, osasunez bizi nahi dute eta horregatik dei egin digute datorren larunbatean, azaroak 28, Donostian 17:00etan egingo den manifestaziora joateko.


Igandean egingo duten bizikleta-desafiorako taldeak osatu dituzte [ustez] inpartzialak direnek. Hauek dira taldeak:A: Xabier Zudaire, Josune Iparragirre, Mikel Erauntzetamurgil, Xabier Zaldua, Mikel Berasategi eta Eñaut.B: Mikel Aranburu (iazko irabazlea), Xabier Arregi, Garbiñe, Iñigo eta Joxe Mari.C: Zigor, Aitor, Jasone, Asier Azpiroz eta Kike.D: Mikel Del Puerto, Unai Agirre, Nekane Eizagirre, Eusebio eta Iker.E: Joseba Larburu, Denis, Alazne, Imanol Olaizola eta "Lasturko bat".Lasterketaren hasiera: 10:00etan Hernanin, Zikuñagarako biribilgunean (Zubietatik abiatzekotan, 09:00etan).Eta...


Goizeko eguraldi petralak ez zigun euskal jaia izorratu. Honatx argazkiak...Zuek ere zuen argazkiak hona bidal ditzakezue: zubietalantzen@gmail.com