www.urnieta.org WAI2 Bertsio erabilerraza

zoroakklubmix 1456154056545 ZoroakKlubMix.org | 2007-10-10 15:00
1

Sartu al zarete nonos Urnietako webgunera[1]? Oso webgune interesgarria webgune bat nolakoa izan behar ez den azaltzeko.

Lehengo egunean bertako haurtzaindegiko telefonoaren bila sartu eta arritu ninduen lehenengo gauza goian azaltzen den "WAI2 Bertsio erabilerraza" link-a izan zen. Bertsio irisgarri bat badute zergatik ez da hasieratik bertara sartzen?

Bueno hor klikatu eta eta bueno, nire Tidy gehigarriak arridura ikur bat adierazten du, ze errore dauden ikusi eta 4 warning bakarrik daude! ez dago gaizki!

Diseinu likido bat eta nahiko sinplea. Ondo ondo.

Horrela bilatu beharreko informazioa bilatzen hasi eta bilaketarako kasatxoan "haurtzaindegia" hitza bilatzen dut. Baina zer itzultzen du? " 17/07/2006 Euskarazko aisia gida 16 urtetik beherakoentzat" ongi-ongi, eta erroreak gehitzen doaz, orain 16 dira eta ez da ondo maketazten

Kodea begiratu eta zer aurkituko... <meta name="GENERATOR" content="Microsoft FrontPage 4.0"> :S:S ze bildurra! title etiketa hutsik dago, maketatzeko taulak agertzen dira, gauza hobetzen dabil!

Bueno... beste aukera bat emango diot, hasierara itzultzeko link-aren bila jarri eta ez dut bilatzen oso ondo. Nabigatzailearen atzera botoia sakatu eta aurrera. Ezkerrean dagoen lista luzean bilaka hasten nahiz, aurretik UDALA, DEPARTAMENTU BUZOIA, eta UDAL TRAMITE azpisailak atzean utzita HERRIA sailean saiatzea erabaki dut.

• Kokalekua eta deskribapena
• Kale izendegia
• Garraiobideak
• Historia
• Biztanleak
• Merkataritza eta industria gida
• Jaiak
• Ondarea
• Irudiak
• Berrittu
• Berriak
• Agenda
• Telefonoak
• Webgune interesgarriak
• Irakaskuntza
• Kartografia

Telefonoak estekan sakatu eta nora bidaliko dit, "paginas-amarillas" webgunera, ondo ondo, bilaketa aurrera doa, non bergiratuko dut? irakaskuntzan.

Hemen bai, hemen haureskola eta ikastola zein eskolak azaltzen dira, baina ez nik nahi dudanarena! Bilaketarekin haurrera jarraitzen dut, webgune interesgarriak, ezta ere. Bueno UDALA Sailean helbideak azpisaila ikusi eta bertan klikatzea erabakintzen dot. Azkenean, hemen dago nahi nuen telefonoa. Oso ondo, kristoren mala letxeakin galdutako denboragatik, azkenean bilatu dut behar nuen informazioa.

Oso webgune erabilterraza, bai orixe!!

1. http://www.urnieta.org/home.asp?sesion=14&compruebaPrivacidad;=1

nausicaä

nausicaä 2007-11-01 21:25 #1

Kaixo.
Hor ikusten da gaur egun erakundeen aldetik irisgarritasunari ematen zaion garrantzia.
Nik uste dut webguneak egiten dituztenek bakoitzak beretzako egiten dituztela. eta horregatik eurek bakarrik ulertzen dute zer egin duten.
Horrela da eta ondorioz denbora galtze galantak izaten dira.

Agur

nausicaä

Utzi iruzkina: