5 blog interesgarri!!!

zabaldegia 1456153808323 zabaldegia | 2008-04-17 11:10
2

Gaurkoan, niretzako Interneten dauden 5 blogik interesgarrienetakoak erantsiko ditut. Kirola, zinema, teknologia eta sukaldea. Bai, aniztasuna positiboa dela deritzot...

 

Baskonia

Saskibaloiaren jarraitzaile amorratua naizenez, eta nire taldea Gasteizko Baskonia denez, blog hori ezagutzea ezinbestekoa da. Jarraitzaileen artean oso blog erreferentziala da. Oso gutxik dakite nor den blog hori idazten duena, baina sekulako egiazkotasuna lortu du. Berak emandako azalpenak oso argiak izaten dira; eta etorkizunera begira egiten dituen adierazpenak ia beti betetzen dira. Hori gutxi balitz oso hizkuntza azkar eta bizia erabiltzen du, eta plazer bat izaten da irakurtzea.

 

 

Txirrindularitza

 

Txirrindulari zale oroko ezagutu beharko lukeen bloga. Eta nor dago blog horren atzean? Luistxo Fernandez-ek dioen bezala “kontinente osoan txirrindularitzak duen kazetari onenetarikoa” da blog honen kudeatzailea. Nik ere goitik behera konpartitzen dut iritzi hori. Baina nor da ba Europa osoan txirrindularitzaz hainbeste dakien kazetari hori? Ez dago zalantzarik; Xabier Usabiaga ETB-ko esataria.

Teknologia

 

Teknologiaren azken ordua kontatzen duen blog-a. Joxe Rojas bisitan izan genuen “kazetaritza espezializatua“ ikasgaian. Blog honetan munduak ikusi dituen azken asmakizunak, informatikiaren azken pausuak, argazkilaritzako azken berriak... eta askoz gehiago ikusiko dugu.

 

Zinema

 

Zinema ere oso gustoko dut eta helbide elektroniko hori ez da falta nire “Favoritos“-en. Oso aktuala da, eta oso azkar berritzen dute.

 

Errezetak

 

Sukaldean ere aritzen gara lantzean behin. Blog horretan oso errezeta interesgarriak egiten erakusten da. Gainera guri janari konkretu bat interesaten bazaigu, adibidez entsaladak, “ensaladas“ etiketari ematea baino ez dugu.

 

Horiek dira nire blogik gogokoenak. Batzuk ezagutuko zenituzten, baina beste batzuk ez. Espero zuen gogokoak ere izan daitezela!!

Joxe

Joxe 2008-04-17 23:48 #1

Ei! Mila esker aipamenagatik, eta espero dut klaseko bisita hartan oso inpresio txarra hartu ez izana! :P Pena izan zen kontua hobeto prestatzeko denborarik ez izatea, gauza asko zegoen komentatzeko!<br><br>Enpin, esandakoa, mila esker aipamenagatik! :)<br>

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-04-18 14:35 #2

Lan ona, Jon Koldo, baina lotura horiek ez daude behar bezala, Guk ikasi genuen loturak hitzetan edo esaldietan txertatzen. Post honetan hori eskatuko dizut, loturak beste modu batean jartzea, ikasi dugun moduan.<br>


Utzi iruzkina: