AHTren aurkako batzuen gutuna

xabilarra 1456153725019 Xabiren txokotxua | 2008-12-06 13:22
2

Mikel Alvarez, Iñaki Barcena, Joxe Iriarte 'Bikila', Rosa Lago eta Iñaki Antigüedadek Abiadura Handiko Trenaren "gatazka ekologiko eta sozialean" ez parte hartzeko eskatu diote ETAri. AHTren aurkako ekintzaile hauek hilketak amorru bizia sortu dietela esan dute eta atentatu honen ondoren "AHTren kontrako herri mugimenduan borroka moldeei buruzko gogoeta sakona abiatu behar dela" adierazi dute.

Aurrerapauso garrantzitsua iruditzen zait adierazpen hori. Orain arte, bazirudien, batzuen arabera behintzat, AHTren edo antzekoen eztabaidetan kritiko izateak ETAren ekintza armatuekin akritiko izatea suposatzen zuela. Bost kide hauek ausart jokatu dute, beraien ideiak argi eta garbi adieraziz. AHTren aurka egoten jarraitzen dute sendo, baina horrek ez die eragiten alferreko sufrimendu eta hilketen aurrean beste aldera begiratzea.

AHTren aurkako mugimendua, ordea, hori baino zabalagoa da. Sinatzaileak pertsona esanguratsuak diren arren, beste askok ez dute publikoki ezer adierazi oraindik. Nire ustez adierazpen hau ez bere horretan geratu behar, autokritika sakona eskatzen du mugimendu ekologista (edo AHTren aurkakoaren) baitan: ezin da edozein bide erabili zilegi den helburu bat lortzeko. Gure ingurumena ezin dugu hiltzen defendatu, ez horrek ideia bati edo besteari babesa kentzen diolako bakarrik, funtsezkoa delako baizik. Gure arteko gatazkak gorabehera, elkarrenganako errespetua uka ezinezko balioa delako, hain zuzen. Eta errespetu hori lehenengo eskubidean (bizitzarako eskubidean) gauzatzen da.

Ea erantzun ausart horrek hoberako aldaketarik ekartzen duen, gure herriko politikagintza guztiaren beharrean dago eta.

Txiri

Txiri 2008-12-07 00:56 #1

Ba, zer esatea nahi duzu. Alferriakoa izango da ETAren ekintza basati hori, seguru, baina teorizatzeagatik dirutza ordaintzen dieten "ekintzaile" horiek esan dezaketena ere hutsaren hurrengotzat jotzen dut nik.

Demagogia da nagusi herri honetan; Barcena eta konpainia esne mamitan bizi dira besteon lepotik eta beraiek ez dute Abiadura Handiko Trena geldiaraziko. Herriaren indarra agerian utzi behar dugu eta herritarroi ere burla egiten digutenean, ba, neuk behintzat, ez dut kritikatuko ETAren "laguntza". Hainbeste kontsulta eta ez dakit zer ari badira aldarrikatzen, ukera ezin hobea dute prantikan jartzeko: Abiadura Handiko Trenari EZ!!!

xabier_larra

xabier_larra 2008-12-07 13:01 #2

Txiri:

Bene-benetan zer erantzun ez dakidala utzi nauzu. Nik ez dakit "ekintzaile" horiei (gutuna sinatu dutenei alegia) nork eta zenbat ordaintzen dieten. AHTren aurka mintzatzen direnean euren kabuz ari dira. Beste kontu bat da beraien lana (batzuena behintzat, Barcena eta Antiguedadena behintzat bai) unibertsitateko irakasle direnez, arazoen inguruan teorizatzea da. Praktikan ez dakit askorako balioko duen edo ez, baina gogoeta bultzatzea da beraien zeregina.

Demagogia nagusi dela diozu; ez dizut arrazoirik ukatuko horretan. Herriaren askatasuna ahoz aho darabiltenek tiroak emanda edo beste aldera begiratuz jarraitzen dute, "gatazkak" horrelakoak berez ekarriko balitu bezala. Herriaren indarra argi geratu behar da (zuk diozunez) baina herriak gauza asko eskatzen ditu. Herenegun Azpeitian herriak ETAri alde egiteko, indarkeria uzteko eskatu zion. Nire ustez, hori da benetako abiapuntua edonolako borrokarako.

Zuk ez duzu ETAren 'laguntza' kritikatuko. Nik bai! Pertsonalki, ez kritikatu bakarrik, guztiz gaitzesten dut. Argi eta garbi esaten dut ez AHTk, ez gatazka politikoak, ez ezerk ez duela arerioa akabatzeko eskubiderik ematen, are gutxiago babes gabeko gizon batengana joan eta lepotik hainbat tiro emanda hiltzeko. Nik ez dakit horrelako ekintza batean zuk non ikusten duzun 'Herriaren indarra'. Nik indar hori hilketa gaitzesteko egindako manifestazioan ikusi nuen, adibidez.

Gu biok ikuspuntu kontrajarriak ditugu, bistan da. Ez zaizkit zure ideiak bat ere gustatu, baina hemen beti izango duzu zure iritzia emateko tokia, besteak beste Herri honetako gehienok ez dugulako inoiz arerioak akabatzerik onartuko.

Utzi iruzkina: