Interneteko erregeak

webipuntuzero 1456153592833 Web 2.0 | 2007-01-08 17:36
1

Interneteko errege berriak omen dira youtube, flick edo del.icio.us bezalako zerbitzuen sortzaileak baina Wb 2.0ari buruzko mezuan esaten nuen bezala ez dut uste horrela denik. Gaur egungo interneteko erregeak gu geu gara; erabiltzaileak alegia.

Egia da gazte inteligente eta bistadun hauei esker igo garela tronura baina neurri batean guk igo ditugu beraiek bertara. Gaur egun internet eremu irekia da, erabiltzaileak ez dira kontsumitzaile soilak, sortzaileak dira eta beraiek egiten dute sarea.

Youtube, flickr edo del.icio.us sortu zutenak ere erabiltzaileak ziren, erabiltzaile fustratuak alegia. Sarean gauzak egin nahi zituzten eta ezin zute. Horregatik, beraiek bilatu zituzten gauza horiek egiteko moduak. Urte batzuk geroago aberatsak dira beraien asmakizunei esker. Ea hurrengoak gu garen.

                

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-01-28 18:20 #1

Gaztelaniaz bai, Los reyes de Internet, baina euskarara ekartzerakoan, egokiagoa iruditzen zait errege-erreginak esatea.<br />


Utzi iruzkina: