Kaleko argazkigintza

vansoffthewall 1456153573982 v a n s o f f t h e w a l l | 2008-06-04 00:00
1

     Pasa den larunbatean Bilbora joan nintzen klaseko lagun batzuekin Ikus-entzunezko komunikazioa eta informazioa ikasgairako lan bat egitera, hamar argazkiko erreportajea, hain zuzen ere. Kaleko argazkigintzari buruzkoa egitea pentsatu nuen, eta horiek atera ahal izateko Bilboko hainbat leku bisitatu genituen, besteak beste, San Francisco kalea, Gran Via eta Alde Zaharra. Hala ere, argazkiak ateratzen hasi baino lehen, Fresc Co jatetxean bazkaldu genuen. Egun euritsua izan zen, baina horrek ez gintuen oztopatu argazkiak ateratzerakoan, izan ere, 300 bat argazki egin nituen. Hemen duzue nik gehien gustuko dudana.

 

    9

iratiti

iratiti 2009-01-09 20:20 #1

ajajjajaj esa foto aiiiiiii<br>çbaya aventura fue akella!<br>


Utzi iruzkina: