Mozkor zaitezte

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-11-13 17:13
3

Mozkor zaitezte
Mozkortuta egon behar da beti. Gehiago ez; hau da gakoa. Bizkarra puskatu eta zorura okertzen zaituzten denboraren pisu latza ez zsentitzeko, mozkortu egin behar zarete etenik gabe.
Zertaz? Ardoz, poesiaz edo bertutez, nahi duzuen bezala. Baina mozkor zaitezte.
Eta noizbait, jauregiren baten eskilaretan, zanga bateko belar berdean, zuen logelaren bakardade ilunean, esnatzen bazarete, zuen mozkorreria gutxitu edo desagertu delako, galdeiozue haizeari, olatuei, izarrei, txoriei, erlojuari, alde egiten duen orori, intziri egiten duen orori, bira egiten duen orori, kantatzen duen orori, hitz egiten duen orori, galdeiozue zer ordu den; eta haizeak, olatuek, izarrek, txoriek, erlojuak, erantzungo dizuete: "Mozkortzeko ordua da!"  Denboraren esklabu martiriak ez izateko, mozkor zaitezte; mozkor zaitezte etenik gabe. Ardoz, poesiaz edo bertutez, nahi duzuen bezala.

Charles Baudelaire

jOn Kixote

jOn Kixote 2006-11-16 21:43 #1

Joño, iada ziurtasun osoz Sautrela gutxienez bi pertsonek ikusten dutela esan dezaket!

Santxo

Santxo 2006-11-17 11:00 #2

jajajajajaja, harrapatu nak.

jkj hk

jkj hk 2006-11-18 18:01 #3

ieee


Utzi iruzkina: