Beti nire bihotzaren zati

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-23 22:14
2

Izen asko datozkit egun hauetan burura: Ander, Asier, Esti, Amaia Q., Cris, Itsaso, Iera, Jon C., Mikel, Amaia A., Haitz, Jon I., Olatz, Ane, Julene, Maddi, Itziar, Izar eta Alaine.

 

Baltikoko eskualdeen xarma ahaztezina zait. Azken hamar egun hauetan bidai honek, bertan ezagutu ditudan lagun hunkigarri, alai, maitekor, atsegin eta jator guztiekin batera, nolabaiteko ate irekia utzi du nire bihotz barrurantz. Sentsazioak ugariak dira: alaitasuna, poza, lasaitasuna… eta amets hau bukatu dela ikusirik tristezia apurra ere bai.

 

Ez dut sekula ahaztuko Tallin-en egon ginenekoa, Tartukoa ez zen gutxiago izan, Riga, Vilnius…Guztiak izan ziren momentu onak zuek alboan edukirik.

 

Jakin ezazue zuekin iragandako momentu atseginak besterik ez ditudala gordetzen bihotzaren punturik sakonenean; eta ez dira gutxi. Egun hauetan sentitu ditudan emozio guztiengatik eskerrak eman nahi dizkizuet guztioi; izan ere, zuek izan zarete hamar egun hauetan nire bihotza argitu, berotu, eta puztu duzuenak. ESKERRIK ASKO bihotz bihotzez.

 Joseba

Jon

Jon 2006-09-25 10:04 #1

Jo Joseba, puto amo, batez ere bakoitzari dedikatoria idazteko lan hori.<br /><br />Chapeau<br />

luistxo

luistxo 2006-09-25 15:53 #2

Nik ere ikusi zintuztedan Tartuko parke horretan, Berriako argazkian. Riga, Vilnius eta Tallinn aipatzen ziren artikuluan, baina Tartu ez... Duela 6 urte Estoniara egindako bidaia batean asko disfrutatu genuen, eta espero dut zuek ere ondo pasatuko zenutela.<br />


Utzi iruzkina: