Explorer edo Firefox?

txotx 1456153402457 Txotx!!! | 2009-03-10 09:37
1

Firefoxi buruzko iritziak irakurri ondoren, benetan harrituta gelditu naiz,honek dituen abaintailekin.

Nik etxean hasieran Internet Explorer soilik nuen ordenagailuan. Baina orain dela hilabete batzuk, nire anaiak Firefoxa instalatu zuen. Nik Internet Explorer erabiltzen jarraitzen nuen, ohitura kontua dela eta, baina anaiak emandako aholkuengatik eta kalean entzuten nuenagatik Firefox erabiltzen astea erabaki nuen. Egia esan  hasieran soilik abiaduraren desberdintasuna nabaritu nuen, Firefox IE baino askoz azkarragoa delako.


Denbora pasatu ahala, eta klasean ikasitakoa aplikatzen hasi nintzenean abantaila askoz gehiago dituela konturatu naiz. Asteko eta nire ustetan garrantzitsuena, segurtasunaren kontua da. Segurtasun arazo bat sortzen zaizunean IErekin hilabeteak pasatzen dira arazoa konpondu orduko, aldiz, Firefoxekin oso egun gutxira eguneraketa automatikoki deskargatzeko aukera proposatzen dizu nabigatzaileak berak.


Beste aspektu oso positibo bat euskaraz nabigatzeko aukera izatea da. Gainera Xuxenen aplikazioak izanda nabigaziorako, askoz errazagoa egiten da ordenagailuan euskaraz lan egitea. Benetan aukera ezin hobea iruditzen zait.


Azkenik, eta nire ustetan aipatzea merezi duen beste abaintailetako bat, pestainen aukera da. Nik lehen, beti izaten nituen pantailaren behealdean leiho mordoa irekita eta orain aldiz, leiho bakar batean egiten dezaket lan guztia. Modu hau askoz erosoagoa iruditzen zait lan egiterako orduan.


Hau guztia irakurrita, espero dut zuek ere Firefox erabiltzera animatuko zaretela, benetan abantaila askoz gehiago dituen nabigatzailea baita.

 

      Besterik gabe.

 

Ondo izan!                                                                         


Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 18:18 #1

Bi kontu zure lana hobetzeko, Igone!<br><ol><li>Artikuluen izenburuak ez dira kaixo edo egun on esateko, baizik eta lotu egin behar dira artikuluaren edukiarekin, bestela irakurleak pentsa dezake gutun baten aurrean dagoela.</li><li>Kontuz zure testuan agertzen diren akatsekin: hasi aditzak h dauka eta (h)astea aditzak ere bai, aditz bera delako. Egiten dezaket hori ere egin dezaket izan beharko litzateke.<br></li></ol>


Utzi iruzkina: