Zu nire ametsean

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2020-03-28 12:55

Gaur gauean nire ametsetan agertu zara. Elkarrekin ohean geunden biok, bion beste lagun batekin batera, baina ohean egon arren ez zen amets erotikoa, hirurak gozo geunden, kontutan, gustura. Ametseko une batean elkarri ezpainetan muxu ematera hurbildu gara, edo ni hurbildu naiz zuri ezpainetan muxu ematera, eta hirugarren lagun hori han egoteagatik edo, masailetan eman diogu elkar muxu. Hirurak gela batean geunden, eta nire bikotekidea inguruan zebilan lanen bat egiten, ni berriz, egiteko neuzkan lanak alde batera utzita nengoen, baina gustura zuen konpainia gozoan. Ez da lehenengo aldia zurekin amets egiten dudana, gehiagotan ere egin dut amets zurekin, eta bada gauza bat orokorrean amets guzti horietan, amets goxoak dira, oso atseginak, esnatzerakoan baikortasuna dakartenak. Gaur gauekoa ere horrelaxe izan da.


Utzi iruzkina: